BCCCAP00000000000000000001796
172 PAULA' TAR FRANZISKO DEUNA ERREGUTU GUGATIK Gora dezagun almen guztiyaz J aungoiko guztiz maitia. Bera da egiten gizonarentzat Bizitza, Egi ta Bidea. Aukeratu zun egun batían umill-umill zan frailia irikitzeko asko ta askori zabal zeruko atia urratuz mundu, aragi, diabru galgarriyaren katia. Paula ziudadian lenengo argiya leku agitz umillian ikusi izan zun Franzisko deunak .zorionezko egunian. Bere gurasok luzaro zeuden semetxo baten naian. ¡Zenbat otoitza eta eskari bildu zituzten batían! Franzisko Assis'ko Santu bitartez zuten iritxi azkenian. Artian gazte goi maite suaz zitzaigun dana kis~ali. Basamortura bere goguaz egiñ zun beila igesi. Sei urte txangua antxen pasa zun penitenziyetan larri, zeru aldeko gogoramena, goxotasunez igeri. Eten gabeko zeruko abestiz kantatzen zion J aunari. lzugarrizko otsa aundiya zabaldu zan nunbaitikan santua zala, ta etortzen ziran jarraitzallek nun naitikan. ¡Maite izaki mundu guztiya anai bezela Kristogan! Paula urbillian altxa zun laxter eleiz aundi bat zutikan, . ta bere Ordena asi ta ugalduz indarra artu zun andikan. Zeru' tar intza, bere solasa, zoragarri belarritan. Garbitasuna gorde izan zun iñun orban gaberikan. Apaltasuna ainbesteraño maite izan zun danetan izena artzeaño bere anaiak: "Txikiyenak" egiyetan. Orrela errazki zijuazen ondo onoimen uts bidietan. Soñeko latzak estaltzen zigun bere gorputza illkorra. Oñ utsik beti, ta oiaz lurra, ¡auxen bizitza gogorra! Eguna erori ta illunabarrian otordu eskas ta bakarra. Oroitzia berak. ematen digu izugarrizko ikara. Alaz ta guztiz bere aurpegik agertzen zun irri-parra. Mirari asko t'aundi bitartez nai izan zun J aungoikuak donetasuna garbi agertu zeukana gure santuak. Itxaso erdiyan arkitu ziran bera ta beste, galduak. Uren' gañían zabaldutako bere estalki mantuak eraman zitun legorreraño eriotzetik salbatuak. ¡O Santu on ta maitagarriya, umilltasun ispillua, iritxi iguzu zure onduan Zeruko Erreinun lekua. Izan gaitetzen zuzen ta zintzok etorri arten ordua. Entzuten dezu gu galtziagatik munduak dabilkiñ orrua, Menperazazu gu ondatzeko diabruak duten amorrua.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz