BCCCAP00000000000000000001796
170 SAN PASKUAL, AITORLE ZORIONTSUA GUGATIK ERREGUTU ZAZU Kanta dezagun Paskual Bailon'en bizitza goragarriya, zenhat ta geigo gogoratzen da ainbat da maitagarriya. Santu aundiya jayua izan zan Aragoi lur aldietan, bere gurasok arlotek ziran bañan kristaubak benetan. Urte gutxiko mutil koxkorrak - laxterzun ongi adierazi izango zala zeru bidian askoren arte lenbizi. Zeukan anima ezin ta obia erantsita gorputzari, emana zeukan oso-osua bere J ainko ta J aunari. Tx-ikiya zala ta gero gazte zaitzen zitun artaldiyak, bilduz onela ugari-ugari geroko irabaziyak. Asko maite zun artzai izana, ta esaten zun beragatik: "Lantegi onetxek apala da ta narama zeru bidetik". Otordu ordutan, oso urriya; otoitzetan gendun bero, penitentziya izugarriyak egin zitun egunero. Ainbesteraño lagunen arte zeukan indar ta agintia, zuzen zalako aita bezela ziguten danok maitia. Askok zeukaten ona zan bidez artua santu aunditzat, ejemplo ederra ta ikas bidia bestentzat eta beretzat. Ainbesteraño usaitu ziran bere birtutien loriak gende talde aundik izateraño arten ziran baño obiak. Bidian gora jarraitzeagatik erabaki zun sartzia Franziskotarren kaputxinotan ta penitentzi egitia. An bai egitan zegola pozez kabitu eziñik lertua, J ainkuen amorioz zegon gañera ·barru-barruño urtua. Nola egunez ta ala gaubez beste ametsarik etzun aldare aurrian egotia baizik J ainkua zeukala an lagun. Orrela danok zeuden begira bere santutasunari, eta arretaz jarraitzen zuten bere bide zuzenari.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz