BCCCAP00000000000000000001796
NERE AITORTZA ETA ASMUAK Pazko denbora etorri zaigu Beste urtetan bezela. " Ama-Eliza deika daukagu Alderatu gaitezela. Oju garratzaz esaten digu Beste bizitza badela, Gure aitortza egiña degu Etzan gauz onik bestela. Eliz-alkitan egondua naiz Oben guztiyak oroitzen, E¡i;iñ ondoren saJatu nitzan B10tz barrendik damutzen. Zeruko Aita eta Amari Laguntza diyet eskatzen, Lagundu baaa nere obenak Bear bezela aitortzen. Apaiz prestu bat aldian zegon A1tor-leku barrenian, Lotsaz beterik aurkeztu nitzan Nere epaillean aurrian, Pekatu danak aitortu ditut Garbi, apaltasunian, <;;uzti-guztiyak barkatu dizkit J aungoikuan izenian. Jauna artzian osatu ditut Eliza'ren aginduak, Barren-barrendik poza datorkit Oben danak barkatuak, Geroko ere egiñak ditut Oso ontzeko asmuak Lenago ere egiñ nituan Ondotik ziran kontuak. Farrez daudela ikusten ditut Neri entzuten nautenak, Arritu ditu eziñ geyago Nik azkenean esanak Gure bizitzak ageri dira Eztet esaten danenak, Bañan badakit zabiltzatelá Ni bezelatsu geyenak. Bizi denbora baduakigu Askori utskeriyetan Betikotasun neurri-gabia Eztegu artzen ezertan. Zentzu gabeak gertatzen gera Eginkizun geyenetan, Aurreko utsak bete ditzagun Ondorengo egunetan. Pekatariyak izanagatik Ez gaitezen ikaratu, Goiko Artzayan ardiyak gera Eta danak maite ditu. Ardi galduák bagera ere Ziñez bazaigu damutu, Bizkar gañían artu ondoren Pozik eramango gaitu. NERE AZKEN EGUNAK Urtiak geyentzen, Ajiak berritzen, Azken egunetara Naiz urbiltzen. Belaunak nagitzen, Beiiyak itsutzen, Tnsturaz biotza Zait betetzen. Gaztetan ill nai ez, Zartatu negarrez, Nere deUs-eztasuna Eziñ gordez. Betia naigabez, Geroko oeldurrez Iltzia datorkit Nai edo ez. 17
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz