BCCCAP00000000000000000001796

167 LA SALLE' TAR JUAN BAUTISTA DEUNARI AINTZA ORAIN ETA BETI Mayatz loratu erdiyan apaindutako aldarian ospatzen degu Santu aundi bat zorion dagona glorian. San Juan Bautista La Salle'tarrak argitu zigun lurrian. Oraiñ daukagu jar goi lekuan Santu aundiyen parian. Artzazu abesti sutsu biziya kristau guztien izenian. Irakurri det zure bizitzan ta egiz nago arrituta. Zeukazun ziaro zure biyotza maite labetan sututa. Umetxoak... zenbat maite zituzun; zeunden dana erotuta. Kristau eskolak ongi dakite ta egon litezke poztuta ' olako Aita, Aita aiñ ona J ainkuen eskutik artuta. Zure argiya etzan itzali zarturik ill ziñanian. Oñ ordez bixtu ziran berriyak munduko arrats illunian, agurgarriy ak, maitagarriyak nun-nai ludi zabalian. Sendi bikaña, zugaitz galantak bere adarren gañian gazterik asko babestu ditu l,ristau bizitza pakian. Egoki esana, ta egi aundiya: Zerura umek zuzentzia beren arimak ongi moldatuz. Auxen da emaitza biltzia. Auxen da egitan, nere anayak, maitasuna zabaltzia. Maite indarrez artu zun Kristok Kalbariyoko bidia. Gizon galdua gaitzkatziagatik ill zan Aitaren Semia. Erri bakoitzak izan lezaken ontasunik bikañenak ez dira urria ta ez zillarra erraz galtzen diradrnak. Kristau arimen osotasuna beti irauten dutenak geigo baliyo dute guretzat; aiek ditugu obienak. Guazenlaxterka bere atzetik jarriz asmo beruenak. Zuek, anaya La Salle'tarrak, maitez sutan zaudetenak, ari zerate eskol lanetan biltzen frutu mardulenak. Kristau erriyak eskertzen ditu; artu bere goralpenak. San Juan Bautista La Salle'tarra, zuretzat gure omenak; gure biyotzak gordetzen ditun gozo diran oroimenak.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz