BCCCAP00000000000000000001796

Eliz artantxe imajiña bat bazan Ama Birjiñena jendiak asko ondratzen zuna, gaur oraindikan an dana. Lanak tartia uzten zionian aruntz juten zan txit zuzen. Antxen ixurtzen zitun otoitzak ta zun biotza irikitzen. Amatxo oneri eskatzen zion semetzat artu zezala. Zuzentasuna bide bakarrian beti bizi nai zuela. Baita ere nai zun jakinduria santuk izaten dutena, t'Ama onetxek bete betian alaxe emana ziona. Denbora aietan bazan sortua Bazkun bat jarri berria Ama Birjiña'en naiaz jarria, ta zan oso ezautua. "Ama Birjiña Mesede Egille, edo ta Errukizko Ama" zeukan izena ezaungarritzat. lzen goragarri ta ona. Esana zion Ama Birjiñak, atsegiñik aundiena artuko zula baldiñ izena bertan sartzeko emana ikusko balu, errukarria ainbat preso libratzeko paganuaren mende zeudenak, ta len bailen azkatzeko. _ Jaso zunian Ama onen naia, junzan Barzelon'urira, t'an zan emana zun bere izena aien onar¿ begira. Eman zionian bere laguntza Bazkun santu onetxeri, aurren aurrena eskeñi zion Zeruko Am~ Birjiñari, garbitasuna'en lore ederra beti gordeko zun itza, aztu gaberik beste onoimen zoragartien baratza. Esan bezela, zun batez ere amodio aundi ta sutsu bat paganuaren atzaparretan arkitutzen ziranentzat. Abetxen alde alzan guztia modu onez egiteko, • bialdu zuten Afrik'aldera t'ara jun zan aburo. Asko libratu zitun geroztik morrontza gogor artatik. Talan orreri iraunazteko etzan geiegi dirurik. Kontharu aiek utzi ezkero ezer laguntzarik gabe galduak, noski, izango ziran, ta zerbait biar zan bere alde. Berak jarri zun bete burua aien laguntza izateko. Artu zun J aunak eskeintza eder emaitza ugariak sortzeko. / au. Alako suaz zeukan arima irakiten ta erretzen, mahometarra asko t'asko zitun Kristontzat irauzten. Bere itzaldi J ainkozkuarekiñ zitun ere konbertitzen; Ori ikusi barbarujauntxuak, ta etzuten ontzat artutzen. Bultzatu zuten kartzel hatera barruar(gorderazirik. Era askotan oñaztuagatik nai zuten geigo oraindik. Gero ezpañak zulatu ondoren burne kandauaz itxirik mututurikan euki zuten ta egon zan luze ¡olakorik!. :1s1

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz