BCCCAP00000000000000000001796

Larra, osiña ta arantza tarten korputza iraulika ibilliz, odoldu, urratu, menpetu ondoren garaille atera zan berriz. Santua zala ta pama aundiya zabaldu zan baztarretan. Eziñ iñola argi biziya egon zokon gorderikan. Praile batzuek elkartu ziran bere menpen bizitzeko. Lasai xamarrak ginitun bañan penitenzik egiteko. Benito santuk argi ta garbi bota zizkion arpegira lasaikeriyek. Zuzenziagatik egiñ ere alegiña. Gaixtok egitan pentsatu zuten pozoya edari ematia eraman eziñ zeukatelako bere zuzen agintia. Gurutze Santua eskuz egiñ da ur ontziya puskatu zun. Komentutikan alde egiñ da mendira iges egiñ zigun. Jakiñ da bere gorde lekua jarraitzallek juaten ziran. Orregatikan komentu amabi laxterjasuak bazeuzkan. ¡, Komentu ayetan andik aurrera kristau bizitza indartuo ikusi Ízan zan ta etzan bildurrik gelditzeko zimelduta. Kassino errira junikan gero, gezurrezko jaungoikua txikitu ondoren ara nun suaz garbitu zun ingurua. Leku ayetan altxa zizkigun eliz bi eder ta koxkorrak Martiñ Obispu ta San J uanena jarriz zimendu gogorrak. Bertako jendek ondo ikasi ·zuten Jainkuaren legia. Ondo ikasi ta ondo jarraitu beren zeruko bidia. Denbora aurrera zijuan bezela aurrera santutasuna. Ikusten zigun Profeten eran gero gertatuko zana. Eziñ sinistu Totila erregek ainbesteraño ote zan. Gauz modu egoki ta itxurazkua bere arten pentsatu zuan. Pentsa ta egiñ berealaxe biyaldu zun ordezkua bera bezela erregez jantziz soñeko eder urrezkua. J un zan errege itxuran bañan itxurak gutxi baliyo. Ikusi orduko Benito santuk mintzatuz alaxen diyo. "Ene, seme_txo, kendu jantziya zuriak ez diradenak. Egokiyago izango dezu jantztia zurek diranak. Ordun ikusi zigun erregek Profeta bat zala egiz, eta etzigun andik aurrera zalantzarik jarri berriz. Erregeari esan zizkiyon gertatuko zitzaizkienak, nolaz bederatzi urte ondoren izango zitun bere eriotza. Bere eriotza bazetorrela tankera eman ziyonian, aldez aurretik bere ikaslek jarri zitun jakiñian. "Olako egunez nere arima emango diot J aungoikuari. Nere korputza, naizen guztiya zor dizkat, no ski, berari". 155

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz