BCCCAP00000000000000000001796
153 SAN NIKOLAS, OBISPU SANTUA ZAITU ZAZU ORIO ERRIYA Orio erriko Patroi aundiya San Nikolas Obispua Lycia ziudaden ta bigarrengo eunkadan degu jayua. Gurasu ona seme gabekok otoitz beroz eskatua. Pozez beterik doai berezi Jaunen eskutik artua. Bere izenen oroigarritzat antolatzen det kantua. Txiki-txikitik barau egiten zigun gogotik ikasi Gero azitzen zijuan bezela obra aundik zitun asi. Birtute aundiyen !ore usaitsuk zizkigun arretaz azi. Apañ-apaña zeukan arima; bazeukan J aunaren grazi. Bere aginduk ondo betetzen nai zun egiz beti bizi. Gurasu onak obiratu ta ontasun jabe-nagusi, zabaldu zitun bere eskuak ta asko zitun berdiñ utzi. Iru aizpatxok galtxeko arriskun zuten garbiru ikusi. Dotia artuta ezkondu ziran biar zan bezela egoki. San Nikolas'ek ori egiñ da ziyon zerua iriki. J erusalengo leku sagraduk ikusteko goguakiñ, sartu zan ontzi baten barruan lagun mariñelarekiñ. Ekaitz gogorra sortuko zala izugarrizko indarrakiñ, etorkizuna ikusi zigun J aungoikozko argiñakiñ Sortu ta baila amaitu zigun otoitz bero-beruakiñ. Orio erriyak artu zindun zu pozez bere zaindaritzat. Arzazu bada gure erriya biyotz barruan zuretzat. Intxi itzatzu J aunen eskutik onespen asko guretzat. Ta nor bakoitzak arkitu zala komeni dana beretzat. Ta izan zaite oraiñ ta beti errukiorra denentzat. Andik etxera biyurtu eta izan zan santu aundiya. Barru-barruan ereiñda zegon maitetasunen aziya. Zuzena, apala, garbi 0 garbiya zeukan izen méreziya. Bere ustiá oso-osua J aunan eskutan utziya. Orregatikan zabaldu zigun obra biziyen argiya. J aun aundiyaren argi bitartez juan zan Myra urira, ta ango jendek larri zebilltzan goruntz zerura begira. Obispu _gabe arkitzen ziran jetxi zalako obira. Nunbait nai zuten obispu on bat laxter etorri zedilla. Nikolas deuna arkitu zuten ibilli gabe iñun billa. Asrertu gabe gogor ekiñ zun simsmen egiyen alde. Orregatik ag1ñtariyak jarri zuten karzel bide. Antxen gordeta denbor luzetan eskubiderikan gabe pasa ta geroz libratu zuten ta etziguten berriz gorde. Myra uriko jende leyelak geroztik kondentuz daude.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz