BCCCAP00000000000000000001796

152 "Onen aragia jaten dutenak (siniste'utenak badira), janari onez mantentzen dira eta zeru biden dira. "Ola egunero egiña'gatik, ez degu Bildotsik illtzen. Oso osua gelditutzen da, bizirik beti gure arten." Ori entzun ta Ejeas jueza biziro aserraturikan sarturazi zun presondegian, ez giltza pe gogorrian. Erraz erriak (nai zun bezela) ateratzeko moduan, bañan Andres'ek ori etzun nai. Naigo zun ill gurutzian. Orregatikan eske bero bat egiten zion jendiari ez, arren, ari galerazteko zerurako bide ori. Epai tokira eraman zuten andik egun batzuetara. Sufritu eziñ zun Ejeas juezak iñolaz, aldebatera, berari Andres'ek erasotzia sinis gogorra zalako, ta bestetikan Gurutzia'en alde mintzatzia nai etzulako. Erabaki zun gurutz batian zintzillika ill aztia. Kristo bezela ipiñirikan danentzat lotsagarria. Braman zuten Andres illtzera prestatu zuten tokira. Urrutitikan gurutzia ikusi, t'asi zan bera'i deitzera: "Gurutze ona, edertasuna Kristo'gandik artu'uzuna, nere egunetan, aspalditikan zaletasunaz nai nuna, Arret'aundiaz indar danekiñ ainbeste nik maitatua; gelditu gabe gaur arteraño nun zauden, an billatua, noizbait, azkenik prestaturikan nik ikusten zaitudana, azka nazazu gizonen'gandik; eraman nazu Zugana. Gurutze onetxen bitartez gaur eraman ni Maisu'ana, Berak arima, nere arima, maitez erosi ninduna". Azken asnasa gurutz gañian nai zun bezela emana zun, ta Maisua'ren zaletasuna biotz barrunian bazun. Bi egunetan gurutz gañetik etzion utzi itz'eitiari baizikan eta ill arteraño zun sinismena erakutsi. J uramentuaz gertaera abek ongi bilduák ditugu. Bere ezurrak j asuak dira. Burua Erroma alden dugu.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz