BCCCAP00000000000000000001796
ANDRES APOSTOLU DEUNA IZAN ZAITEZ GURETZAT BETI ITXAROPENA Andres izan zan Apostolua Bet'saida errian jaiua, leku txikia Galilea'ren urren t'aldamenekua. Pedro'n anaia, Juan Bautista'ren ikasle txit gogozkua, Kristo'rengandik onek esanak arretaz entzundakua. "Ona ementxe J ainku'an Bildotsa" itz bat geigo entzun gabe, J esus atzetik Pedro'kiñ batian egiñ zuten biok alde. Egun batian bi anai abek arrantzan ari zirala, Lenenguak ziran Kristo'ri entzuten: "Atozte biok neregana". "Izango zea'te gaurtik asi ta gizonaren arrantzalek. Utzi'itzazute gauza guztiak etxia, sendi ta sarek". Aitzakirikan txikiena ere arijarri gaberikan, biok jun ziran Maisu on aren pausuaren atzetikan. •J esukristo il1 ta piztu ondoren, Scythia, Europa aldetara etorria zan sinismenaren azi ona zabaltzera. Gero Epiro ta Trazia uriak ongi ezagutu zitun. Ikas gai onak mirariakiñ, Egi Bera bai zun lagun. Patras alde~a juna zan gero, Akaia'ren sailletara. An ere biurtu zun jende asko gezurretik Egiara. Uri onetan agintaria Ejeas jueza zanari, sinis gogorrian sartu zalako garbi esan zion berari: "lk nai dek iri denak esatia jueza bakarra aizela, ba ire gañetik baziok beste bat ik ezautuko ez dekena." Ordun Ejeas aserraturik esan zion Andres'eri: "Ez adi ibilli Kriston atzetik. Utzi zak gezurti ori". "l baño len au ibilli uan i bezela gezurrakiñ, ta, ¿zer anura atera zin, ba, bere txorakeriakiñ ?'" "Besterik ez gurutz batian zintzillik illtzia baizik judutarren amorrua'gatik anka ta eskuz iltzaturik". Andres berian ari zan beti Berri bakarra erakusten, nola gurutzian illa zan Kristo guri bizia emate arren. Ejeas oso amorraturik eraso zion izekatzen, eta azkenik jarri'azi nai zun J ainko falsok adoratzen. Bañan Andres'ek berari orduan ausardiakiñ esan zion: "Nik J aungoikuari opari on bat egunero eskeintzen diot. "Zezenaren aragirik gabe, ez eta ari odolarik. Erru gabeko Bildots eder bat Aldare gañian jarririk. 151
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz