BCCCAP00000000000000000001796
JESUS AURTXOARI, AGUR Belenso inguruko mendi tontorretan, •Artza1txoak zebiltzan beren biziketan, Eguna igarorik ardiyan lanetan, Gabaz arkitzen ziran ardien zainketan. Abesti gozo batek zituan alaitu, Artzayan toki, illuna argitan zegoan. Arriturik begitu zuten inguruan, Zeruko aingeru bat zeukaten ondoan. Onek esan ziyoten izketa eztiyan: Jesus aurra jaio da gabaren erdiyan. Juan ta agurzazute maitasun guztiyan Arkituko dezute erriko atariyan. Aingerua gorde zan artzayan ondotik, Artzaiak jaiki ziran zeuden aldertitik. Bidearijarraitu zioten gogotik Aurtxoa len-baño len agurtzeagatik. Erriko atarira jetxi ziranean, Uste zuten zegola etxe ederrean. Noizbait arkitu zuten, etsi zutenean, Idi eta astoan ikullu batean. Arkitu ziranean Aurtxoan aurrean Amak, besarkaturik, zeukan magalean Belauniko jarririk lur otzan gañean Gogoz agurtu zuten, apaltasunean. Aurtxoa izan-arren zeru-lurren jabe, Ementxe arkitzen da seaskarik gabe. Aita, J ose, zurgiñak, egin-naita ere, Lantegi eta tresnak urrutiyan daude. Aurtxo orrek eztu nai seaska politik, Beartsu izan nai du sortze-egunetik, Nai du garratztasuna bizitzan astetik, Gu, berekiñ zeruan ikusteagatik, Aurtxo maitagarria jetxiya zerutik, Ni-taz kupitu zaite zauden ikullutik Ni, or, zure ondoan, ez egonagatik, Ziñez agurtzen zaitut nagoan lekutik. 15
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz