BCCCAP00000000000000000001796
140 Eldu zitzayon J ose Deunari bere azken eriotza. J ose Santuen babexian dute kristau guztik esperantza. J esus, Maria, J ose gan degu beren maitalek laguntza. Izen abei oraiñ ta beti, gure ondra t'alabantza. Irurok gure lagun dirala, galtzen du ill biarrak arantza. Senar albuan emaztia daga, atsegiñgarri dan gauza. Obiratzen du bere maitia, !ore zerutar gorputza. ¿Nun ziñan, J esus, ordu ortantxe? Egiñ ziñozun agertza, eta laztanduz eman ziniyon azken· orduko zan poza, ¡O birtu_tezko iru abekiñ !ore berezi baratza. ! Ikusi zendun Amak Semia borreruaren eskuetan. Gero Gurutzian josirik illtzen odol ustu t'azkenetan. Itz abek zuri esan zizkitzun testamentuzko aginduetan. "Artzazu Juan zure semetzat maite maitez errayetan" Ta Juan 'i berriz esaten diyo: "Or zure Ama egiyetan" Pixtu da J esus, ta ... ¿zeñi aurrena agertu ote zitzayon, ba? Aurren aurrena, zalantzik gabe berai deituz: ¡Ene, Ama!. J esus betiko eriotz garaillek emango ziyon laztana. ¡Zenbat itz gozo esango ziran; nolako amodiua elkar gana!. "Laxter, Amatxo, elduko zera gorputz t'anim Neregana" Bitartian Ama bizi izan zan azken orduko prestatzen, otoitzian beti ta gauz askotan ejenplu onak ematen, j arrai bidia arrigarriyak guti ongi erakusten. Ikasi zagun ta ongi ikasi gogoz elkarri laguntzen. Ta batez ere aurren aurrena gaizki egilliai barkatzen. Azken unea ementxen degu Semiarena juateko. lzerdi otza ta eriotz oñazek... ·¡ez da tokirik zuentzako! Lo gozo batían azken amasa, bizitza bukatu zako. Ez dago illunik arrats aretan argi ura gordetzeko. ¡O pake santu, J aungoikuan grazi zeruan danok sartzeko. Amaren saña, orban gabia ¿lur pen antxen austutzeko? Bere biyotza, xamur, onena, ¿ arraz josiya usteltzeko? ¿lzango ote zan olako gauzik? Ez gaude ori sinisteko. Eliza deunak oraiñ berriro itz egiñ du agertzeko gorputz t'arimaz zerun dagola. ¡Au da poza danentzako!. ¿ Zeñek ta zeñek zeru bidian egiñgo zioten lagun? Aita, Semia, Espiritu Deuna lrurok Bat bere ingurun. Aingeruen talde, justuen anima, denak ondratu dezagun. J aungoikuen Ama ta gure Ama, errukitsu, biyotz bigun, argitu zazu grazi argiyaz pekatu odei beltz ta illun.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz