BCCCAP00000000000000000001796
14 AMAK AURTXOARI LOTARAKOAN Aurtxo maitia, jantzi dizkitzut Zapitxo txuri txuriyak, Esneak ere artu dituzu Nituen tanta guztiyak, Siaskatx uan etziten zaitu t J arririk berogarriyak Aingeru loa eman dizazun Gure J aungoiko Aundiyak, Torizu musu goxo goxo bat, Itxi ditzatzu begiyak. AMA TA AURTXOA Aurtxo txikiya siaskatxuan Negar ta negar geyago Amets beltz batek esnatu eta Etsayen beldurrez dago. lxildu zaite, ez beldur izan Amatxo zure zai nago Nik magalian gordeko zaitut Nere maitia egin lo. Aurtxo txikiya lotan zegoen Amatxoren magalian Beste ametzak esnatzen zuen Oso tankera onian. ¡Amaren poza bere umia Farrez-farrez ikustian! Musuka dago, ezin aspertuz Semetxuen masallian. Amatxo goitik bera begira Aurtxoa betikan gora Amak festa ta festa dagio Umiak berriz algara. ¡Biyen arteko gozotasuna Musu ta besarkada! Ama ta seme zeruan daude Ludiyan zerutik bada. Aurra siaskan ostikotxuaz Estalki danak botatzen Amatxo berriz maitetasunaz Ura berriro estaltzen. Lantegi ontan ama semiak luzarotxo ziarduten Ama gaxuak otzan beldurrez Besotara du jasoten. Aurra gosiak negarrez dago Amatxoren magalian Ama on-onak besarkaturik lpintzen du bularrian. Bere bularra estuturikan Umian aoko oyian Biotz sumua ematen dio Esniarekin batian. Pozaren-pozez esturik dauka Amak aurtxoa gerritik Umiak berriz bere amari Eldutzen diyo lepotik. Biyok daukaten barren-izketa Biotzera biotzetik Arriturikan entzuten daude Aingeru danak zerutik.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz