BCCCAP00000000000000000001796
133 IRUTASUNIAN JAUNGOIKU BAT BAKARRA ZERU TA LURREN EGILLE ALMEN GUZTIKUA lrutasuna, sinismen egiz egiz dago Izaki batian. ¡O Trinidade, misterio buru aundiz •aundiya aintziñian! ¿Nolaz Bakarra iru izanik zenbatuak elkartian? Ta, ¿nolaz iru Izaki leizke .izan J ainko bakarrian? Burua nastu egiten zaigu ulertu nai ta eúñian. ¡O Trinidade, Jainko bakarra, ¿noiztik dezu asiera? Esan zaiguzu zeñi zor diozun une gabeko sorrera. "Ni naiz Naizena" - esaten dezu - ta beti izango Naizena. Ni naiz sustraia, azi ta indarra egiñ leizken gauz danena. Asierik ez det, ta ez ta azkenik, Guzialdunai dagokiona". Denboren neurri denborak dira, ta ,gauzaren gertaera. Zure denbora beti bat degu. ¿Zertako Zutzat denbora? Ez ta ikuitzen, ta ez ta ikusten. Beraz, ¿nun du asiera? ¡O denboraren misterio zabal ', ¿nun dezu zuk bukaera? ¿Nungo biarrez, ta nungo legez sortu da zure izaera? Aunditasuna, zabaltasuna iñun mugarikan gabe, eziñ zindezke, J aungoiku aundiya zure aurretik Zu gorde. J auregi ortan - .zeruan diot - bakar bakarrik Zu zaude. Zeretzat zera zeran guztiya; zuregan almenak daude. Izan litezken izaki guztik Zu gan Egillia dute. Zeru bakarrian Zu zera argiya ta Zu zera gozamena. Zu zera dena asieratik ta ez dezu ezautzen azkena. Bete betian ta utsunik gabe dago Zu gan zoriona. Zeori begira osotasunian, edertasuna zerana. Izaki berrik nola egiñgo asmatzen ixill zaudena. Eternidade bakardian Zuretzat bakar laguna. J ainko Bakarra '.I'rinidadian, Itsas sakori t_xit leguna. ¿Nori·galdetú? ¿Norekiñ ítz eiñ? ¡O J aun dana dakizuna! ¿Nolaz asi ta gero bukatu egiña ikusten dezuna? Ez ta urritzen tá ez ta txikitzen zure betiko almena. lzaki denak erabakita dituzu Zuk zeranetik. ¿Nundik asiko ote daJainkua átera gab_e onetik? Egiñ lezaken guztiya, ona; ezertxo ére ez txarretik. Dena jakiñez, ont,:.sunaren agor gabeko iturritik. Gure J aungoiku bakar maitia, asi zaitez, ba, bertatik. Írutasuna, J ainko bakarra, beti berdiñian zaudena, jakiñ nai degu, jakiñ rniñ aundiz noiztik asiya zerana • . zerbait egiten, zerbait azaltzen zure almenaren lana. ¡Zenbat izaki dituzun, J auna egiñ lezazketzukena, naia indarrez, ta biartu gabe zure J ainkozko naimena. ~Zeñek lezake biar ainbat neurtu daukazun aunditasuna? Pentsatzetikan egiñ bitarte ez dezu biar Zuk denborik. Ala ta guztiz etzindun egiñ izakik tarte gaberik. Oraiñ bat eta gero bestia. ¿Nola liteke olakorik? Zure izaera beti batian; ez dago okertuko dunik. ¿Nolaz Zu aserre edo adixkide ez badezu aldaerarik?
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz