BCCCAP00000000000000000001796
128 ESTROPARI BEGIRA. i LENGO ERAN BALIRA Agarra estropak jaio dirala iduitzen zait lengo erara. Orduko argazki lilluragarrik datozkit berriz gogora. Ta ill ontantxe izate 'ituzte beren sasoi ta denbora irabazteko edo galtzeko diruak eta Bandera. ¿Iraungo al dute luzaro estropak? Uzten det aidian galdera. Aurten purruxtan aurrera pausuak; biar bada urrenguan atzera. A.uxe izango litzake egitan negargarri gertaera. Galdu ez ditetzen biar dute artu egokia dan prestaera. Idazle askori letuta gaude gaitz bat dutela bakarrik: Etzaiotela biar dan neurrian ematen bere laguntzik. Nai badegu guk beti irautia indarrez ongi orniturik, dirua dexente plantatu biarko aterata nunbaitetik. Lengo denborak iges jun ziran ta ez dute gaurkuen antzarik. Ta au esatia ez dagauz aundi; ez dit ematen lotsarik. Gaurko sariyak ez dute osatzen lengua ziranen laurdenik. Ez degu joko portu onera jarraituz bide orretatik. Eziñ gindezke urtero-urtero egon duda-zalantzian "izango degun . .. ez ote degun" gauz garbi ez jakiñian. Ta ortarako prestatu biar da girua bere garaian. Sari obia, askoz obiak; dirua pillan aurrian. Aunditasuna, naiz eta fama bi gauz ona diralarik balio ez dute ezbadaukate diru mordoska albotik. Bera gaberik eziñ ibilli iñungo zabal bidetik Dirua biar dute estropalariak lana agertzeko gogotik.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz