BCCCAP00000000000000000001796

124 GUREKIN IZANGO ZERATE LAXTER Iru illaute txango luzian arat ta onat ur gañian bazterrik bazter ibilli ondoren atun arrantza lanian, etxera datoz arrantzaliak. ¡Atozte ordu onian! Ontzi txikien azal kubiertan ibiltzeko tokirik ez. Oñez ia aztu; alatsu, noski, norbaiti entzun diog1mez. Ez dira pasa illaute abek oso ariñ eta errez. d. Zenbat ardalla ordu luzetan anok elkarren artian! Lana garaian ¡bai lana egiñ !. gero trankilo egonian. Kontu emendiK ta kontu'andik eten gabe solasian. Sinistu nai det bedeinkatuta izango zala otordua, ortako batek, arretaz noski, danorentzat gozatua. Danak berdintzen ditun janari, txandatuaz zuen lapikua. Zuen errian utsun'aundia utzi zenduten juatian, ta etzun iñortxok osoki bete: gelditu zan bakarrian. Uda guztian bazan tristura nagusiturik kalian. Ontzi barman ainbat egunez egon zaten bitartian, ¿sortu ote da asmo berririk zuen biotz barrunian? ¿Nora, gizonak, joko dezute zuen errira etortzian? Laxter zerate gurekiñ berriz maite dezuten errian. Ementxe da_go zuen zoriona goxo ta epel familian. ¡ Erori bedi, nai dun neurrian elur zuria mendian ! Zutik utzi det nere galdera: "¿Nora, gizonak, neguan"? ¿Ez al zaudete galdera oneri erantzuteko moduan? Badakit ongi: Etze'ate egongo lizunduaz etxe zokuan. Mintza zaitezte aurrena zarrak Experienziaren betian. Gero gaztiak, mintza zaitezte– Ez utzi ezertxo gordian. Mintza zaitezte -berriro diot– garbi-garbi, gordiñian. Programa dute ongi pentsatua negun ongi betetzeko. Gauza berririk ez da izango: lenguak dituzte maite'txo. Ta ... ¡izan ere!. ¿Ez al da naikua ilusiok kunplitzefo? "Ez, ez", norbaitzu'i entzuten diot: "ezetz", berriz eta berriz. ¡Ai, zuek eskutik ibilltzeko era nunbait zorionez balitz! Zuen artian lana egitiak balio du, ¡ene! aunitz. ¡A ze lurrian ereiñ liteken Egi sakonen azia. Osatu leike arrantzalien arima ederren ontzia. Ortako uxatu biarrian gaude eziñ geigozko nagia. Illunabarrak egun askotan dute garai egokia. Au da ordua onentxuena entzuteko ON BERRIA, gizontasuna bete betian pizkortzeko, alegia. Ainbeste lana ikusi eta, datorkit bildur !arria. ¿Zeñek ta nundik, ta nola -diot– eman lanari asiera? Astia on da; bukatzia obia. ¡Arazo bildurgarria!

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz