BCCCAP00000000000000000001796

12 EUSKERA MAITATU Euskalerrin jayo naz J aunak ala na1rik, Esker onak milloika Mesede onengatik. Ez nazazu atera Lur maite ontatik Ludi guztiyan ezta Au bezelakorik. Euskaldunan elea Txukun ta garbiya, Gizon jakintsuantzat Da zoragarriya. Eztakite ez nondik Ez nola etorriya. Noski J aunak guretzat Zerutik jetxiya. Nere ama gaxua Egiyaz ona zen, Damuz &ogoratzen det Aspaldi 1llbaitzen. Bi gauza erakutsirik Luditikan juan zen, J aungoikua maitatu Ta euskera jolasten. Gurasua bazera Umetxuan jabe, Sayatu aldezuna Gaxo oyen alde. J arri bide onian Egin J ainko-zale, Erakutsi euskera Asko bada obe. Erderaz ari zaite Erdaldunarekin, Bakoitzaren elean Beste arrotzakin. Bañan baldin-bazaude Euskaldunarekin, Beste danak utzita Gure euskarakin. Zure elea utzita Bestena jolasren, Gaizki asi zerala Eztezu ikusten? Zure loretegiyan Lapaitzak aldatzen? Burutik gaxo zaude Sendatu len-bailen. Euskalerrin jayo ta Euskera gaizetsi? Euskaldunan izenik Eztezu ibazi. Eleak jakin-arren Zazpi ·edo zortzi, Euskaldunak bear du Euskera lenbizi. Euskalduna naizela Gogoratu tzian, Atsegii'ia sartzen zait Biotz-biotzian. Euskaldun bat ikusten Dedan bakoitzian, Maitasuna sortzen da Gu biyon artian. Euskalduna da nun nai Ongi ikusiya, Txiki-txiki tandikan Dezu ikasiya, Eraman nai badezu Bizitza egokiya, Izan J aungoiko-zale Ta euskaldun garbiya. Danak alkar arturik Sayatu gaitezen, Gure ele maitia Ludiyan zabaltzen. Ya bada bertatik Asitzen geraden, Euskeraz jolastuta Euskeraz idazten.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz