BCCCAP00000000000000000001796
11 i ZENEN POLLITA DEN BERA! BERA'ko erriya pollita dela eztut guttitan erraten, Zenbat ta geigo ikusten duten Pollitago zait egiten. Emen 1ayua banazu ere Eztut orretaz laudatzen, Erranen dizut, Apez arrotz bat Zertaraño zaletu zen. Ikast-itxe bat egokitu zen Mutikuak ikasteko, Lau apez arrotz etorri ziren Oikiri erakusteko. Lauetatik bat autatua zen Denan buru izateko, Etzuten noski eben artian Xoxuena berexiko. Apez arrotzak sayatzen ziren Zakittena erakusten, Mutillak berriz, buruz argiyak, Ederki ikasten zuten. Apez arrotzak au ikusirik Lore artian zagozten, Erri pollita, mutiko onak, ¿Zer geyago naiko zuten? Erakusketa egifi-onduan yuaten ziren menditara, Gorputzetako asnaz tokiyak Aize-garbiz betetzera. Ikusirikan baserri onak Bazter ederraz gañera, Alaitasuna gañez egifiik Jtzultzen ziren itxera. Ludí onetan goxotasunak eztute aunitz irauten, Apez ok ere, eben aléiyan, Naigabia izan zuten. Goiko buruak biyalitáko Esku t-itz bat etorri zen, Buru-zagiyak Amerikara Yuateko agindu zioten. Samintasunaz betia yuan zen Bere gogoko erritik, An egondu zen urten mordoxkan Errana betetzegatik. 1 txe ona zen, egiñ-berriy a, Gauza ausarki danetik, Biño Bera'ko zaletasuna Eziñ kendu biyotzetik. Ango denbora bete zunian Mintzatu zen nagusiya, "Lana azkarki egin duzu-ta Orain biar duzu sariya, ' Kontuarekin autatu-zazu Zure gogoko erriya Goxo-goxo-ki eramateko Ondofo bizi guziya". "Dudatik gabe erranen dizut: Biyotz-barrengo izketan, Nik nai bezela paratu nazu Ongi izateko eran. Ni bizitzeko eman nazkitzu Ainbertze erri aukeran, Ezta neretzat toki oberik Ni utzi nazazu Bera'n". Aukeratzian utzi zittuen Ainbertze erri egoki, Ez naiz arritzen ¡¡;auza unekin Emengo berri bai-taki, Ongi zekiyen izanen zela Bertzetan hiño obeki, Zer den Bera'ko goxotasuna Emen bizi denak daki. Etorri zattez egun batian Xoko cin au ikustera, lbilli-aldi bat egiñen dugu Erriyan lau aldetara, Beg1 zabalaz begitu ongi Alde bat eta bertzera, Arriturikan erranen duzu ¡Zeñen pollita den BERA!
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz