BCCCAP00000000000000000001796
108 ZU ZERA GURE POZA Ama'en maga! epelian, semetxo, bazaude. Izar milla zeruan argitzen badaude. Zure gurasu onak atsegiñez gaude. Bere seaskatxo ondotik zuazte, lañok, alde. Gure arteko poza, naitasun garoia zu zera ¡ene! seme, !ore ta eztia. Biotzarentzat zera betiko argia. Ontasun maitagarri eskuten jarria. Lukartu zaite, seme, Aingeruen luan, ama eme dago ta •zu zauden onduan. Pakezko amets goxotan sar zaite zeruan. Sar zaite lo onaren zorion barruan. Aitatxo lan lekutik etortzen danian pozaren pozez beila joko du atian. Bere seme bakarra daukala aurrian. ¡ara emen aita bat zorion betian !. Lo, lo, ene semetxo, Biotzaren ptiska, Egizu, arren, laxter on dan lo kuluxka. Zuretzat amak dauka gauz on bat gordia, bitxirik politena dan baño obia. ¿ Zer ote da, semetxo? Naitasun katia aita t'ama lotzeko zurekiñ, maitia. "AMAREN AZKENA" Ama oiñazez oian azkenetan dago. Laxter geldituko da eriotz Gesotan lo. Bere semetxok dauzka bildurik aurrian. Danak gordiak ditu biotz barrunian. Begiratu xamur bat dijua bakoitzari. Denak eraso diote negar garratzari. "Ene semetxok agur! Agur gero arte! ' Izan zaitezte beti elkar arten maite. Lagundu batak beste ]aunen izenian. Maite zazute aita bizi dan artian ". Zeruratu da ama; begik ditu itxi. Andik begira dago maite ditunari.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz