BCCCAP00000000000000000001796
105 A ITA! Egiñ lo, arren egiñ lo amen maga! epelian. lkusten ditut zure begiyak Altxa eziñik nekian. Lo goxok artu zaitzala onez ontasun on itzalpian. Laxter aitatxo etorriko da bere lantegi lekutik. Illun artian zegola jun zan, eta dator itsasotik. Bereala emen da zu ta nigana. Ez dauka beste atsegiñik. Zenbat nai gaitun ez da mingañik iñola esan lezakenik. Maitetasun iturri zaña datorkiyo biyotzetik. Emango luke bere odola gu biyoren onagatik. Lo, lo, semetxo, lo, lo, maitia, gurasuen poza zerana. Ta zu, Amatxo, Andre Maria, Bere oñaren otsa kalian erraz-erraz igertzen da, nola datorren azkar ta zuzen bere maitiarengana. Ez da lagunik lotuko dunik. Kabiñ dauka atsedena. Besazpiñ dakar bere otarra arrai ugariz betia. Aztu zaizkiyo itsas zaparrak. ¡Oraintxen jo du atia 1 Laxter laztanez urtuko digu maite dun bakar semia. Gure itxian irurok gera kristau sendi ispillua. Ainbat lekutan ez da arkitzen ez bada orru ta ixtillua. J esus, J aun maite, emanzaiguzu pake sendo betikua. atoz gogoz guregana. Eskeintzen aegu opari garbiz geyen guk maite deguna. AMA! Logalez il ta seask onduan ama exerita dago. Auzoko jendek daude bitarten pakezko atsegiñetan lo. Seme bakarra eritu zaio: gaitz luzek eraso dio. Sukar zitalak dio lapurtzen begi ederren argia. Laiño beltz beltzak illuntzen dute umetxo onen arpegia.. Etxe guztia argitzen zuna, laxter, ¡ene! itzalia. Ama negarrez zerura deika, izan dezan errukia. Ba-dauka gajok aspalditikan lo gozo p_usken premia. Negar t otoitzak elkartzen ditu: dago estu, eraria. lxill-ixillik daude bazterrak gau erdiko denboretan. Ez da entzuten mar-mar aundirik ardandegi ta kaletan. Txakurra zaunkaz bakar-bakarrik; gero oillarra auzoetan. Txoro ametsa ta iduripenak, nastutzen dute umia. Lapur ta ijitok ostu diyote maitia dun arkumia. Erraietaño sartu re gero zorroztutako burnia. Otsua dabil bere inguruan, sugek orobat onduan. Bildurraz dago bilduko ote dan baten bat bere lepuan. Karraxi egiñ nai, eta eziñ du. ¿Nora igesi orduan? •
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz