BCCCAP00000000000000000001796

MUSIAN Nere lagun zerana, Paxkaxio Iturrioz, adi zazu arretaz nere gaurko aub-ots. Paretan on zirala uste zendun bi bortz . . Errege bi aurrian gelditu dira motz. Bero bazeunden ere, gelditu zera otz. Ordutik zabiltz jokuan itxu ta illun potz. ¡] okun galdu ta ainbestez zakar ta orreiñ zipotz! NORBERT Badirudi zerala morkots arantz zorrotz. Otsua dirudizu len ziñana bildots. ¡Ta nola okertzen ditun arpegi ta kokotz! ¿Ez degu elkar ezautzen? ¿Biurtu algera arrotz? Aztu ditzagun denak. ¡A toz, Paxkaxio, atoz! Nere aldetik, lagun, zaitut maite gogoz. Kristaubak ola biar du izan dena biyotz. TAUER EUSKERA MAITATZALE OSPETSUARI, AGUR T 'AGUR Norberto Tauer adixkidia, Zorretan nago zurekin. Ez diot erantzun zure itzari. Esate' izut damuakin. Erori eta miñ artu nuan. Luzaro geldi egona. Eguari eta gerozko jaitan, ¡etzan egoera ona! Gero, sendatu ziranian miñak gripe nindun arrapatu. Eten gabeko eztul zitalak nindun ia purrukatu. Sastada batzuek artu ondoren alde egiñ zun eztulak. Altxa nizkion goruntz J aunari esker onian besuak. Nere onera ta.osasunera pozik sartu naizenian, eskerrak zuri eman bia' izkitzut J aungoikuaren i~enian. •Urte Berria asía degu eta badijua aurrera. Eman d1ogu gure aldetik merezia dun arrera. Euskeraz ari zera gogotik • ikasten eta erakusten. Nire Maisu zeran orixe, zaitut biotzez agurtzen. Badu Euskerak maitale on bat, gizon biotz aundikua. Norberto Tauer degu guretzat balio askoko eredua. Agur, ba, nire lagun ospetsu Euskeraren argitzalle. Bazera ere oraiñ ta beti euskeldunen maitatzalle. Geroa, laxter eskutitz bat nik zuri idatziko dizut, ta berri askoren aberats jabe denboraz jarriko zaitut. 101

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz