BCCCAP00000000000000000001794

- Ongi etorria gure et.xera, Joan Joxe. Eta elkarren leían musuka artu zuten. Orí etzan arritzekoa. Gorritu zan pixar bat Joan Joxeren arpegia. - Ongi arkituak -erantzun ·zien-. Ni azukre koxkor bat ote naiz, bada? - Guretzat, ala baziña bezela. Aitari egiñak guretzat artzen ditugu. Eta algaraz par egin zuten. - Eta orrek dan baiño geiago kontatzen badizu– te? Alare, orí da nere egitekoa. Ez nintzan, bada, ortara joan? - Bai. Orí dala zure lana ez dizugu ukatuko. Baiña alde ederra dago askotan egin bearrak bete– tzetik betetzera. Jaunt.xo bat bezela zaindu zuten ama-alabak. Orí nai zuen, berriz, kapitanak. Baiña benetan bai– tua zeukaten. Zebillen leku guzietan, beti bietan bat azaltzen zitzaion aurrera; eta ondo begiratu bear, ama edo alaba, bietan nor zan. - Alde ederra dagoela bialitako marrokiar arta– tik onenera. - Bai. Gorputzez ere besterik da au: euskaldu– na, gaztea. Lotsatua dabil. Egiten diogun guzia eskertzen digu. Dena geiegia iruditzen zaio. Ura, berriz, ezerk etzuen asetzen. Zenbat urte dituzu? -galdetu zion amak. - Ogei urte oraindik betetzeko. - Arek, berriz, berrogeitik gora. Kapitanak, berriz, onela esan zion: - Joan Joxe, ondo geundeken gu emen. Baiña joan egin bear diagu gure it.xas ontzi ortara. Esan litekek an bizitzen gerala. Arratsalde ontan lagunak bixitatuko dizkiagu. Gure it.xas ontzi orí egunetan 98

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz