BCCCAP00000000000000000001794
Baitua I GAZ bezela, astelenean aterako ziran; eta aurre– ko asteartean etorri zan mutilla egun ale aiek kapitanaren etxean pasatzera. Lengo urtean bezela, kapitana bere oe sarean eta erdi etzana pipa errez arkitu zuen. Joandakoak ausnartuz eta aurten nondik barrena ibili bearko zuen ere bai, kontuak ateratzen agian. - Jainkoak egun on, Anbrosio -agurtu zuen mutillak-. Ori da gizonaren patxara. - Baita iri ere, seme. Egun ale auek atsegiñez ez igarotzezkeroz, urte guzian gure lan egiteak ez dik asko balio. Larriak laster etorriko zaizkiguk. Amets gaiztoak egin dizkit egun auetan: denak lapurrak arrapatu gaituztela eta ik bakarrak egin dekala iges. - Eta zuk ere ametsetan sinisten al dezu? - Ez. Ori sinistuko banu, ez niñuke itxasora aterako. Baiña olakoa dek egin detan ametsa. Zer nai uke esatea? - Eta nola iges egin bearko nuke, igari ere ez dakit eta? - Alako estuasunean bearrak indar aundia dik, moten. 96
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz