BCCCAP00000000000000000001794

nak ziotenez, aldarterik gaiztoenetakoak izaten ornen zituela. Naigabez utzi zuen bere gurasoen aldamena. Beste leku geiago ere ederrak eta atsegiñak baziran mundu zabalean. Baiña bere urterik alaienak igaro zituen baserri txulo ura bezelakorik etzuen arkitu. Batere lotsik gabe, eta iñork arpegira arrazoi txar bat botatzeko beldurrik gabe, ainbeste ta geia– go egin zuen arek baserriaren etorkizunerako. Ta berritu ta dotoretua arkitu zuen etxea. Oraindik mundu geiago ikusi bear zuen. Asper– tzen zanean, geratuko zan. Baiña noiz? Baziteken, bere gurasoak bezela, kabi goxo bat sortzea. Orain– dik beiñepein gaztea zan; eta, munduko zurrunbullo ori geiago ikusi nairik, itxasorako bidea artu zuen. Kapitanaren asmoak, berriz, nolakoak ziran bazekien: bere alaba bakarra eman nai ziola. Muti– llaren pintasunak txundituta utzi baizuen. Baiña ortarako otza zegoen Joan Joxe. Marrokiarrak bel– dur gaiztoa sortzen zion gaiñera. - Mutil eder, gozo ta langilleagorik ez degu Eus– kal Erri guzian arkituko -esaten zion alabari, artaz mintzatzen asten zanean. Baiña alabak etzion noski den-dena sinistuko. 95

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz