BCCCAP00000000000000000001794

nere iritzian. Zearo errea, emakume abots katarra– tu batekin. Benetan gaixo dabil, lotarako ere pasti– llak artzen ditu ta. Ederki zaindua daukate bi ema- kumeen artean. Baiña "nere semea" deitzen dit neri. Bere asmoak ibiliko ditu. Agian sendatzerik ez daukan gaitzak josia dago, eta osasun billa ibiliko dira. Nik, beiñepein, ez det ezkontzerik pentsatzen. Ez daukat oraindik olako asmorik. Mundu guzia ikusiz, bakarrik zaartu nai nuke. Etzait lotuta bizi– tzeko gogorik egiten. - Ori, Joan Joxe, zailla dek betetzen. Gutxiena uste dekan orduan geratuko aiz lotua. Maitasuna olakoxea dek. Amabostaldi bat zoragarria igaro zuen bereen artean. lbillera guziak kontatu arazi zizkioten. Bai arretaz entzun ere. Baserri artan Euskal Erritik atera gabeko jendea bizi baizan. - Olakoa bada mundu orí, baserria utzi ta baniak ni ere -esan zion aitak. - Oraindik ona besterik ez det ikusi. Ea txarra– goak ere gertatzen zaizkidan. Mundu au ederra da, baiña bertako biztanleekin eme. Lizar xaarrari ere egin zion bere agurra. Ordura arte, egindako ametsak ondo bete ziran. Baiña negua zan ta triste zegoen gaixoa, larru gorririk, besoak gora jasoz, udazkenak kendu zizkion apain– garriak eskatuz. Bera ibili zan leku aiek zoragarriak ziran. Alare, lizarpe artan bezelako pakerik etzuen iñon ere arkitu. Indarkeria denean. Etzuen bere azpian ametsetan aritzen lanik izan, negua zalako. Bazekien itxas ontzia zamatua zegoela, eta artu zuen nagusiaren deia: joateko azkeneko egunak aien artean pasatzera. Kapitanaren asmoak nolakoak ziran bazekien, eta ama-alabeenak ere bai noski. Baiña ezin ukatu. Bestela, anbat zakartuko zitzaion. Ezagutzen zute- 94

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz