BCCCAP00000000000000000001794
- Ori esatea ere!. .. Aitak eta anaiak ere, denak ando artu zuten, beso zabalik. Etzan etxekoentzat aztu. Denentzat zerbait oroi– garri ekarri zuen. Bere ustez, bakoitzari gogozkoena. Batez ere aitari, benetako grazia egin zion. Tarteka pipatik erretzeko oitura zeukan, eta billatu zuen estraiñoena ekarri zion Ego Afrika alde ortatik. - Eskerrik asko, motell. Oroitzea ere ez dek gutxi egin. Auek xox batzuk balioko dizkitek noski. - Urte guzian ia beste kasturik ez det egiten ta... Joan zanean etzegoen illobatxo bat ere arkitu zuen. Seaskan zeukaten oraindik, jaio berri samarra. Lenengo agurrak egin ondoren, aita etorri zane– an, barrutiak ikustera joan ziran. - Utzi dezaiegun emakumeei aparia jartzen, naiko lana bazeukatek eta. - Norbaitek lana egiten du emen -esan zuen semeak. - Nik geiena noski. Urrengo, ire koiñatak. Pin– tatu ta takoi luzeetan ikusi genduenean, gaizki epaitu genin. Semetxo eder bat ere badik, jaio berri samarra. - Ikusi det seaskan. - Bere aita lanera zebillek. Baiña ordu askeetan lotzen zaiok emen ere lanari, bere emazteak zirika- tzen baitu. - Eta beste bi anaiak non dabiltza? - Biak egun berean ezkondu itun, eta etxe ontako pakea. I bakarra ago ezkongai. Noiz arte? Ori erorren gain zegok. - Ez dakit. Nere nagusiak alaba bakarra dauka, eta dotorea, bere ama bezelaxe. Aizpak dirudite biak. Kapitana, berriz, zakartua ta ondatua dago, 93
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz