BCCCAP00000000000000000001794
ko, biok ganbaran gauzak aukeratzen ari giñan. Zerbait artuko zenduke noski? - Ez, Karmen, ez. Ezin ariko gera beti jaten. Ama ere ganbaran izango da. - Bai, bai. Kinke txar baten argira biarko berex– keta egiten. - Lanik ez galerazteko, arajoango naiz ni ere. Amak oraindik belarri emeak zeuzkan; eta, gan– barako zurubí estuan gora norbait nabaitu zuenean, antz eman zion seme gazteena izango zala. Bai asma– tu ere. Besarkada batean lotu ziran ama-semeak. - Emen geratzekotan etorriko intzan noski? - Eguberri ta Urteberriak igaro artean bai. Ama-erraiñak, kinke aul baten argira, an ari ziran. Osto txiki artean jarriak zeuzkaten urtebi ta beste gorde-sagar geiago. Ukuiturik bazegoan, etxe– rako. Besteak, berriz, saltzeko. Mizpira mordoska bat ere bazeukaten, asto txi– kitan ura ere. Ustel biguñ goxo askoak, banaka– -banaka berexiak, saski txiki bat bete. Ori gure etxekoandreen oitura, ea orrela xox batzuk artzen ate dituzten. Intxaur ta urrak ere bazeuzkaten gordeak. Gabonetan aterako zituzten apaltzerakoan. Oitura oiek danak galdu ziran betiko. Amak ala eraso zion: - Beltza etorri aiz, motell. Itxuraz beiñepein, osasun bikaiña dakark, ez gizen ta ez argal. - Urte guzian eztul txar bat ere ez det eduki. - Eguberriak gurekin pasatzeko asmoan etorri- ko intzan noski. Leku paltarik etzegok, gela berri bat bazeukagu ta. - Ametitzen banauzute, pozik. Len ere esan dizut asma ortan etorri naizela. 92
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz