BCCCAP00000000000000000001794
Inguru samar, aritz adar igar baten puntan, eten gabeko birigarro baten abesti zoragarria entzu– ten zan. Goldelaria, ordea, serio zebillen. Alaitasun ori guzia etzuen aintzakotz artzen. Axalean geratzen zitzaion; eta bere barrua kezkaz beterik, berriz, kanpoko atsegiñik ezin sartu araiño. Etxera etorri ta idiak askatzerakoan, amak igerri zion etzegoela bere semea oso umore goxoan. Etzan, bada, noski gaixo egongo! Etzuen uste; etzeukan itxura txarrik; ezta lana– rengatik ere. Joan Joxe etzan alperra. la berak bakarrik zeraman baserriko martxa guzia. Baiña aren kopet illuna ikusita etzion ezertxo ere galdetu. "Gaur trumoia diagu; orí bai" pentsatu zuen amak. Urteetako ixiltasuna lertzera zijoan. Zuzen– gabekeri ikaragarria baizan, ura, oraindik gaztea, etxeko martxa guziarekin bakarrik uztea. lru anai eta aita etorriko ziran lanetik, eta iñork etzion ukui– lluko lanak egiten ere lagunduko. Arek baserriko lanari muzin egiten bazion, arazo ori konpontzen izango ziran kontuak. Aitak ere noski ikusiko zuen arraixku ori. Baiña egiten zuen arte, ixilik pasa. Lertzen zan arte, bei– ñepein, aurrera. Emezortzi urte bete berriak zituen eta gazte bikaiña zegoen. Jakiña, bere etorkizunean pentsa– tzen asia. Baserria, ainbeste nekepean amabost urte ezkero berak bakarrik landu zuena, beste anairen batek eramaten bazion, norako zegoen bera? Orregatik jakin nai zuen gurasoak zer eraba– ki artu nai zuten. Bere kezkak bazebilzkien, bada, biotzean. Ordu– rarte ixilik zeraman guzia. Etzion iñori aipatu ere gago txarretik ari zanik. Ain gutxi nabarmendu. Baiña lertu bear zuen. Besteak lasai zebiltzan 9
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz