BCCCAP00000000000000000001794
tzi osoan eraman zituen. Nere eskari guzietan txintxo asko an nuen aldamenean. -· Zure purrustada guziak pazientzi osoan era– man bazituen, mutil ori ez da nolanaikoa. Santutzat aldareetan ere jarri liteke -erantzun zion alabak. - Eguzkitara atera ta maitasunez besotik artuz, • ara-onera egurasten ibiltzen niñun; eta ni zoriontsu. Aingeru baten maillaraiño jaso zuen Joan Joxe. Esan bezela, bere alaba bakarrarentzat nai zuen uraxe. Orregatik mintzatu zan ala. Neskari biotzera sartu nai zion mutillaren maitasuna. - Baiña, aita! Kargatu ta tira, beti gauza bera– rekin ari zera. Nik ez diot ezer kentzen mutil orri. Gazte sasoiko ta osasuntsua dirudi. Gorputz ede– rrekoa. Edozein neskatxaren begiak aseko litukena. Gazte ortaz orixe bakarrik. dakit. Ni ez naiz barrura– go sartu. Ori, berriz, axalekoa da. - Nik bai, ordea, Lutxi. - Zuk bezela gurean egun batzuk igaro ta beti kanpoan dabillen batekin, gaurko egunean nor ezkonduko da, noiz edo noiz berri txarren bat en– tzungo degun beldurrak urd.uri bizi gera ta? Mutil ederra dala ez dizut ukatuko. Len ere esan dizut. Ori da ikusten detana. Baiña bere oitura ta griñen berri nik ezer ere ez dakit. Agi.an zu bezelako egos– korren bat izan liteke. - Egoskorra naizela bazekiñat. Baiña gizonak aiurri sendoa bear din eduki, bere eskubidea zain– tzeko. Ori senar batean ez den akatsa. Emakumeak ere, bere goxotasun guzien aurrean, jantzi bear diz– kin iñoizka galtzak. - 01i da. Zu egoskor zaudenean ama ala jarriko balitz, zer gertatuko litzake? - Utziogun orri. Ire atzetik noiznai emen degun marrokiar orrek alako amar balio din mutil orrek. 89
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz