BCCCAP00000000000000000001794
azaldu ziran gaiñera, ta kito. Azken juizioko deia artu arte an geratuko ziran. Ontziak buelta eman da Inglaterrako bidea artu zuen. - Esan gentzakek gaur jaio gerala -zion zo– riontsu kapitanak-. Azkenean gurearekin aterako gaituk. Egazkiñak abaillan ezkutatu ziran andik. - Eskerrak oiei. Bestela, jipoi ederra emango ziguteken. Bide galtze pixar bat egin zuten, baiña etzien ajolik, berenarekin atera ziranean. Zijoazela, beste egazkin bat azaldu zitzaien. Katalejoarekin begiratu zion kapitanak. Baita eza– gutu ere. - Ez beldurtu. Au laguna diagu -esan zien. Norako bidea artzen zuten ikustera aterea izan– go zan noski ura; eta, kaian sartu ziran arte, etzi– tuen bixtatik galdu. Garia ustu, ikatzez bete ta zoriontsu, lasai-lasai, sartu ziran Bilbaoko kaiera, Eguberri alai batzuk igarotzeko asmoan. Kaska gogorra zan orratik kapi– tana. Joan Joxe ere etzan asarre. Bereak gutxiena uste zutenean azaldu zan kapi– tana, bere umore onarekin, txistuka, ezer gertatu ez balitz bezela. Erotzat jo zuten noski bere emazte eta alabak, baiña maitasunez artu, arraixku oiek igaro ta osasuntsu sartu zanean. - Arraixku oien artetik nola ausartu zera? - Maitasuna itxua da, ta ez du arraixkurik ikus- ten. Zuek ere, gu etorriarekin, ez al dituzute Egube– rri atsegiñagoak igaroko? Orregatik egin det au. Urte guzian berex eta jai auek ere alabear al ditugu? Ni azaltzen ez naizen Eguberri aietan ez da atsegin izango. 86
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz