BCCCAP00000000000000000001794
- Itxaso arro ta naspil ontan nor ibili litekek? Kapitanak katalejoak artu ta noizbait ikusi zuen; eta, zearo etsia, ala zion: - Urdeak aleenak! Arrapatu gaitzitek! Gureak egin dik! Urpekoa zetorrek or. Arrazoi zin nere emazteak. Errezatzen dakienak egin dezala. Aurki gaituk ur otz auetan arraien janari. Eun metro baiño urrerago zeukagu urpekoa. - Ez det uste galduko geranik -erantzun zion telegrafistak-. Ez dute Españako bandera dakarre– nik urpera botatzeko agindurik. Ortxe, berrogei ta amarren bat metrora, geldi– -geldi, buru aundi baten antzekoa gaiñera atera zan. Ordurako ezagutu zuten etsaiak zetorren ont– zia nongoa zan. Bestela, lenagotik sutuko zioten bada ez bada, armatuak etorri zitezkela ta. Altabo– zarekin ala galdetu zien: - Nora zoazte? - Txuxenean Bilbaora -erantzun zioten. - Eta zer daramazute? - Arjentinako garia. - Artu ezkerrera eta ustu ori Prantziko olako kaian. - Oraintxe porrot eginda geratuko gaituk. Etzi– gutek xentimorik ordainduko. Etzegoen kontra egiterik. Ixil-ixilik, arek eraku– tsitako bidea artu zuten, Baiña beren ustez biziak salbatu zituzten. Eunen bat metro atzetik jarraika zetorkien urpekoa. Inglaterrako radarrak artu zuen, ordea, ori; eta bereala an azaldu ziran bi egazkin, tximistak egiñez. Urpekoa presaka asi zan ezkutatu nairik. Bai urpera sartu ere, baiña goikoak non zebillen ikusi ta gero. Bota zizkioten ortarako egindako bonbak, eta erdiz-erdi asmatu zuten. Koipe mantxa batzuk 85
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz