BCCCAP00000000000000000001794

Ontzia bete baiño len etzegoen seguru, ta Ingla– terrako kontsul batekin itzegin zuen Arjentinan, nola Eguberrietarako gart zama bat Londresera era– mateko itza emana zeukan. Zebiltzan estuasunean etzitzaiela gaizki etorriko. Baiña Londresa sartzea eziña izango zuela. Alema- niko urpekoak inguru ura zaindua edukiko zutela; baiña atzeragoko beste edozein kaietan sartzeko etzuela alako arraixkurik izango. Berak aurretik abiso txiki bat bialiko zuela zer garaitsutan azaldu– ko zan; baiña urpeko oiek oraindik indar aundia zeukatela. Oso ondo iruditu zitzaion. Ontzia leporaiño gariz bete zioten. Inglaterran ustu ta andik Bilbaora zen– batsu denbora bearko zuen kontuak aterata, jarri zan bidean ausarditsu. Langille batzuk, len baietza emanak, beldurtu ta atzera egin nai zuten. Baiña kapitanak ala esan zien: - Nai duena gera dedilla. Baiña bakarrik atera– ko banaiz ere, bidean galdu edo Eguberriak etxean igaroko dizkit. Kapitanaren ausardiak berotu zituen beldurrak zeudenak ere, eta goiz batean Arjentina agurtuz atera ziran. Europako uretara arte lasai zetozen. Etzeukaten alako arraixkurik. Baiña bein Inglaterra ingurura urbildu ziranean, begi-belarri erne zetozen langille guziak, non edo non urpeko oietakoren bat azalduko. Kapitana bera ere erne zebillen, jakiña. Baiña ontzitik eunen bat metrora, ugiñen gaiñean, azaldu ta gorde zebillen txapel aundi bat iruditu zitzaion Joan Joxeri. - Zerbait ikusi al dek? -galdetu zioten. - Bai. Ara non dabillen igari txapela dirudien ura -beatzarekin erakutsi zion kapitanari. 84

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz