BCCCAP00000000000000000001794
Etsai artean N EGARRA ta odol ixurtze ikaragarria ari zuen gudak Europa alde guzian. Alemanak jardun ziran lenengo Inglaterra txiki– tu ta txikitu. Au, berriz, al zuen bezela ta al zuena– rekin, erasoari eusten. Baiña alemana aultzen ari zan. Bitartean, Ipar Amerikako laguntzarekin etsaia indartzen. Kukuak oker jo zion. Inglaterrak erasoa irabazi zuen. Orain ordaiñak ematen ari zitzaion. Baiña itxasoan ikaragarrizko txikizioa egiten ari zan alemana. Etxean etzuten, bada, aita etortzera ausartuko zanik uste. Eragozpen guzien gaiñetik joatea erabaki zuen, bada, inpernu artan ez bazuten ondoratzen, naiz emazteak atzeratzea nai izan. Londresen izan zanean, Eguberrietarako ontzia bete gari ekarriko ziela itza emana zeukan. Inglate– rran, berriz, pozik artuko zutela alako zama, gudan zebiltzala gaiñera. la bost milla toneladatik gorago– ko gari pilla etzala gaizki etorriko. 83
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz