BCCCAP00000000000000000001794

Arraixku gaiztoa zegoen, bada, bi etsairen arte~ tik igaro bear zuen ta. Arjentinatik Bilbaora etor– tzea bera ere... Berak zionez, Bilbaorako bidean, gariz zamatua, Inglaterrara sartuko zan lenengo. Alde batetik etziran ingelesak lo egongo. Beste– tik, alemanen urpekoak or ibiliko ziran. Zuzen Bil– bao aldera bazijoazen, anbat etzuten toporik egingo. Baiña Inglaterrara urbiltzen baziran, arraixku txa– rreko lana. Aringarri bat bazeukan: Españako ikurriña zera– mala; eta, itxuraz beiñepein, bien erdiko edo neu- tral bezela azaltzen zala. Baiña denak zekiten Fran– co etzala Hitlerren aurtxo bat besterik, Roosevelt-ek zionez; eta arek, jakiña, bere aitari lagunduko ziola. Bere emazteari ausarditsuegia iruditu zitzaion, eta etzeukala bera eta bere langilleak zertan arraix– katurik. Emazteak naigabez baiña ala idatzi zion: "Zoratzen geunden zu Eguberrietan etorriko ziñalakoan. Baiña obe dezu txango ori beste batera– ko utzi, bide oiek aidez ta urez itxiak dauzkazu ta. Benetan arraixku txarreko etorrera. Eguneroko berriak entzunda, igeniko zenion zenbat ontzi doa– zen urpera. Beldur giñan zuek ere ez ote ziñaten tarte ortan sartuak izango. Baiña benetan pozten gera eskutitz orren bitartez bizi zeratela ikasi degu– nean. Goraintziak biotz-biotzez, nere ta Lutxiren aldetik, zurita Joan Joxeri". Kapitanak artu zuen eskutitz ori: eta bere mutil zeukanarekin etzeukan ezkuturik eta ala esan zion: - Nere emazte ta alaba Lutxik goraintziak bial– tzen dizkitek iretzako, eta gu noiz joango geran zai daudela. - Idazten badiezu, ordaiñez bederen biali nere– ak ere. Neri ez baididate on besterik egin. - Eguberrietarako an izango giñala esan nie– ken, eta arraixku txarreko bidea dagoela ta mese- 81

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz