BCCCAP00000000000000000001794

zuen guda gaizto ura. Alemanak galdu zuen, bada, Inglaterrako erasoa. Beste eraso gaizto bat itxasoan ari zan. Urpeko– ak lan ondagarria ari zuten. Au Joan Joxeren on– tziarentzat ere arraixku txarrekoa zan. Inglaterra goseak eta miseriz makurtuko zuela– koan, janari ta armaz beteak zetozen ontzi asko zijoan urpera. Bearrak, ordea, begi gorriak ornen ditu, eta Inglaterrak radar asmatu edo moldatu zuen; eta Alemaniko urpekoak, arro ari ziranak, asko urpera joan ziran. Orduan, geratzen zitzaizkion gaiñerako– ak ez galtzezkeroz, beren kaietara erretiratu bear izan zituen, itxasoa etsaiari libre utziz. Bi eraso auek irabaztearekin, ortxe garaitu zi– tzaion Inglaterra. Bear zuen guzia Estados Unidos– tik ekartzeko etzeukan eragozpenik. Gure kapitanak orduan bere ontziko langille guziekin batzar txiki bat egin zuen, nolako arraixkua zuten adieraziz: deskuidatzen baziran, andik aurre– ra, abisorik eman gabe, urpekoak sututzeko arraix– ku txarrean gelditzen zirala. Ea zer iruditzen zitzaien. Iñor etzuen arraixku orrek ikaratu; eta, bat ere berezi gabe, Inglaterrari laguntzekotan geratu ziran. Baiña lenengo, arraixku ortan sartzerako, Egu– berriak gaiñean zirala-ta, beren sendietan igarotze– ko asmoak artu zituen kapitanak, beren nagusien aginduz. Guda gaizto ura zebillela artu zuen kapitanaren eskutitza emazteak: Jainkoak nai bazuen beiñe– pein, Eguberriak etxean igarotzeko asmoak zituela. Guda biurri ura beroenean zegoela, eta Inglate– rra urez ta aidez sekulako jipoia artzen ari zala, tarte ortatik igaro bear zuen. Ausartuko al zan? Egunero ontzi asko zijoazen urpera ta. 80

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz