BCCCAP00000000000000000001794
Kontu aundia bear da ortan. Erremienta orrek egindako zauriak geienetan beldurgarriak izaten <lira. Nekazari batek baiño geiagok beren biziarekin pagatu dute ori. Zein aldetara buelta eman nai duen, ezkerrera edo eskubira, kontrako idiari, ezkerrera bazan eskubiari, ziztako bizi bat emango zion; eta onek, besteari indar egiñez, jira emango zion ezkerrekoa- ri. Orregatik, beti berekin ibilliko zituen akuillua eta atxurra. Zuzentzen ziranean, beste "Ooo!" batekin gelditu eraziko zituen; eta, berak goldeari pixar bat atzera egiñaz, "Esti!", eta goldea sartu nai zuen neurrirai– ño eramango zuen. Orduan, galgari aurrera eman ta goldearen bere muturra lurpean sartuz, bi idiei ziztako edo akuilluaren igurtzi bana egiñez, "Aida, idiak!", eta abiatuko ziran auek betiko beren mar– txa motel eta seguruan. Olaxe ariko ziran aspertzeke, asitako lana buka– tu arte. Idiak lotu eta askatzen amak laguntzen zion. Lantegi aspergarria benetan, atzera ta aurreraka beti berdin. Alare, laiaren ondoan, beste aurrerapen bat zan orí. Berarentzat neke gutxi zeukan orrek. ldiak ando ezita bazeuzkan beiñepein, aiek egiten zuten lana. Len beti txistuka edo aopean bertso zaarren ba– tzuk kantatuz ariko zan, berak goldetu aiñean atze– tik txori taldea zekarrela, ango xomorro ta ar txu– riak irentsiz. Baiña arratsalde artan ez; serio eta pentsakizunez betea, bere baitara bildua zebillen. Maiatza zan eta giro bikaiña zegoen, eta inguru artako baso, txara ta zelai lorez apainduak; bizia, berriz, gaiñezka <lena alai eta zoriontsu; eguzkia mendi atzean ezkutatzen, atsedentzeko illuna laster bazetorrela. 8
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz