BCCCAP00000000000000000001794
ño armatu zan. Len eragozpen estu oiek jarritako ira– bazleak, ezin zioten galerazi. Ez baizeuden batuak. Len esan degun Hitlerren leloa etzan besterik: aleman enda zala nagusia eta munduan agintzeko aukeratua. Bitartean, sartutako arantzak atera ta besteari sartu. Erokeri bat alegia, bai, baiña bai erriaren atsegiñekoa. Guerra relámpago deitu zioten ingelesak, gero ez bazan ala gertatu ere; eta, alemanak irabaztezke– roz, ala bearko zuen, azkenerako ia mundu guzia aurka jarri zitzaion ta. Amaika billera egin zituzten, baiña dena alpe– rrik. Guda nai zuten eta ala etorri zan. "Batek ez badu nai, etzegok okasiorik" askotan entzuna dau– kat. Ori ez da egi osoa. Orduan ez beiñepein. Ba– tzuk gudaren etsai amorratuak ziran. Besteak, ordea, eraso egin zien, eta auek eutsi egin bear. Poloniari eraso zion lenengo, eta mundu guzia daldaraka geratu zan. Erri osoak, gizon-emakume zaar ta gazte, erruki izpirik gabe txikitzen zituen aidetik. Txarak erretzen ari balitz bezela, Poloni gaixoa denbora gutxian pasa zuen alderik alde. Uste zuen, orrekin izututa, mundu guziak atzera egingo zuela. Baiña alemanaren filosofiaren berri bazekiten, eta lenago denak iltzen ilko ziran, aren eskuetan geratu baiño. Urrengo erasoa Beljikari eman zion, biderik utzi nai etziolako. Olanda eta biak hatera zapaldu zituen, Prantziko gaztelu edo Linea Machirwt Sedan– go erria atzera utzita igaro zanean. Urrengo erasoan, Prantzia alderik alde moztu zuen, oni laguntzera etorritako ingelesak, irureun milla gudari, legorrez ertenbiderik gabe utzirik inguratuak. Prantzesak alegiñak jo zituzten. Kate ori mozteko etzuten indarrik izan. Irureun milla 78
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz