BCCCAP00000000000000000001794

Onek baietz esan zion, baiña armarik gabe pasatzekotan. Bestela ezetz. Bide ori indarrez ireki zuen, baiña egundoko jipoiá artu ta gero. Bitartean, lagunak ere preparatu egin ziran. Poliki-poliki indarrak aituz, bazetozen Paris alde– ra. Beren zepeliñetan zeukaten itxaropena, andik Paris erraustuko zutela. Baiña aundiegiak ziran, eta motelak. Azpitik arrapatzen errezak. Denak ez bazi– tuen galduko, erretiran joan ziran. Oraindik jarraitu zuen, baiña galdua zeukaten guda. Pariserako bidean sekulako erasoa egin zuten. Berdun-en. Bi aldeetan izan zan egundoko sarraskia egiña. Ura artu ezkero bereala Parisen zirala uste baizuten alemanak. Besteak beste, lareun milla gudari Babieratarrak, katolikoak, or galdu ornen zuten bizia. • Bidea itxita, alemanak eziñean geratu ziran, bada. Bertako enperadore Kaiserrek, bere mende– koak ez bazuten ilko, Olandara iges egin zuen. Gudate artan kabo xixtrin bat zanak sutu zuen bigarrena. Lenengoa odoltsua ta erruki gabea bazan, etzan bigarrena atzetik geratu. Kabo xixtrin ori poliki-poliki Alemaniako buru izateraiño iritxi zan. Askoren iritziz eroa ornen zala. Ori ez dakit, baiña bai benetako gaiztoa. Alemaniko enda aidatu zuen erriaren aurrean. Munduaren jabe izateko bera zegoela aukeratua, eta ezin zitekela, zegoen bezela,. mundura zabaldu. Orta– rako, zeuzkan loturak eten bear zituztela. Indarkeri pean artu bai zuten bere lenengo garailleak. Artu zituztenen ordaiñak emateko eskeiñi ortan babestu zan, bada, beren zabalkunde guzia. Bai asmatu ere. Urte gutxitan irabazi zuen alemanen borondatea, gero larrutik pagatuko bazuten ere. Jainkotzat zeukaten, eta erri askatzaille bezela. Alemania benetan lotua utzi bazuten ere, laster autsi zituen emandako eragozpen guziak, eta leporai- 77

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz