BCCCAP00000000000000000001794

Gudatea E GO Afrikatik atera ta bidean jarri ziraneko, irratiz entzun zuten Europako azken guda odoltsu ura asi zala. Orra mundukoen berekoikeriak lurreko ederta- sunari eransten zion adabaki okerra, eriotza ta miseria zekarrena. Españako elkar iltzea ere alemanak irabazi zuten. Orrekin zerbait arrotu ziran. Aspaldian zebiltzan, bada, ika-mika. Guda atzeratzeagatik, askotan amor eman zioten alemanari bere inguruko laterriak. Ura zapaldu bearrean, etsaia indartzen eta arrotzen. Guda nai zuen eta leporaiño armatu. Besteak etzuten nai ta etziran armatu. Alemanak sutu zuen, bada, prantzesaren lanak laster egingo zituelakoan. Lenengo erasotzen duenak badu bere bentaja. Ori, berriz, leporaiño annatua zegoen alemanaren– tzat izan zan. Aurreko guda ere berak asi zuen. Prantziari eraso zion. Baiña Alemaniarekin zeukan muga ando babestua eta etzan ortik jotzera ausartu, eta Belji– kari eskatu zion bidea. 76

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz