BCCCAP00000000000000000001794

Besteak, ordea, arpegian edo nolabait antz eman zion mutil ura euskalduna ote zan, eta euskeraz itzegin zion. Poztu zan Joan Joxe. Bai atsegiñez erantzun ere. - Emen ere bizi al dira euskaldunak? -galdetu zion. - Bai, moten. Ez gaituk asko, baiña munduan zear ederki zabalduak. Arek erakutsi zizkion ango bazter guziak. Oiar– tzuarra ornen zan gizon ura. Justiziaren igesi joana, ango batekin ezkondua zegoela. - Leku zoragarria dek au, baiña zuzentasun gutxi. Beltzak txabol zikiñetan bizi dituk; eta zuriak, kanpotik etorriak alegia, errege bezela. Ango berri ederki erakutsi zion beiñepein arek, kalerik kale, biak euskeraz. Ego Afrikatik naigabetua atera zan, bada. Oiar– tzuarrak kontatu bezela, beltzen lekua zan ura, eta zuriak agintzen zuten indarrez. Auek lekurik one– nak beren gain zeuzkaten. Besteak, berriz, miseri garrían bizi ziran. Ume beltz batek baiño geiagoak eskupekoa eskatu zioten. Baita pozik eman ere. Irakiten ari dan eltze batí ez badiozu tapa garaiz kentzen, lertu egingo da eta ondamen gaiztoak eka– rri lezazke. Gure biotzak ere olaxe daude, grtña biu– rriz gaiñezka. Gizonak arrazoia dauka irrika oien itxu aurreko bezela, nondik joan bear duten bidea erakusteko jarria. Batzuetan aula dagoela, bestee– tan berriz saldu, garaitu egiten zaizkio. Azkenean eltzea bezela lertzen da, eta olako biotz batek nola– ko kalteak ez ditu egiten? Askatasuna degu Jainkoak emandako doairik ederrenetako bat. Zuzen erabiltzen jakin ezkero, ai zer nolako pakea munduan! Baiña gaizki ibiltzen badegu, errukarriak gu. 74

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz