BCCCAP00000000000000000001794

- Kontrabandoan al gabiltz, bada? - Ez. Gu legez gabiltzak. Ango jaurlaritzaren izenean zekarkigu, emengoak eskatuta. Baiña gure– gana datorren orrentzat, etsaiak. Barrura joan ta ala esan zion lemazaiñari: - Emaiok martxa guzia. Orain illebete batzuk gaizki ibili giñun. Gudal ontzi ura bera izango dek noski. Bere indar guziarekin gure aldera zetorrek. Ordurako Joan Joxek begiz ere ikusten zuen, katalejorik gabe. Baiña alperrik etorriko zan, kaia bistan zeukaten eta. - Emendik erteeran ere, orrek lanak emango dizkigu. - Bai; baiña emendik ez diagu armarik eramango. Atlantiko aldetik Afrika guziari buelta emanta jarraika zetorkion ontziari atzea utziz, Ego Afrikara iritxi ziran, beltzen lurrera alegia. Baiña indarkeriz zuriak agintzen zuten. Joan Joxek itxasoaren berri zerbait ikasi zuen: mundu guzian berdintsua izango zala. Zoragarria dala benetan sartu zaio buruan. Baiña pakean dagoenean bakarrik dauka ikusia. Ekaitz gaiztoren batek arrapatzean ez du berdin pentsatuko. Ikara– garria dala esango digu orduan. Urruri geratu zan itxas ontzia. Kaiera sartzera– koan ikusi zuten Joanesburgo Ego Afrikako uribu– ru eta kaia; an sartu bearko zuten. Urrundik kaia bixtan zeukatela, geldi-geldi urbilduz, sartu ziran, beti bezela arma aundi bati loturik itxas ontzia. Europako kairik onenaren inbiririk etzeukan arek. Emengoen aurrerapen guziak bazeuzkan. Ingelesen mendekoa izaki ura ere, eta aien lana. Langilleak arrapazka atera ziran, irabazitako sos pizarrak txautzera noski, itxasoko txangoa luze egi– ten baizitzaien.Txakur amorratuak bezela egoten 72

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz