BCCCAP00000000000000000001794

ko biltzen. Gizonaren almenak ez dauka indar txi– kia; onerako ta txarrerako, bietakoa. Baiña nor da gizona, beeko putzu ori asarretzen bazaio? Nora joango da? Galdua geratuko litzake. Alare, bera da errege; eta bein da berriz, asarre edo adiskide, putzu orrek bere bizkarrean ibili bearko du gizona. Eta eguzkiak, nai edo ez, argi egin bear– ko dio, eta mundu au berotu, ortik datorren zitua– rekin itxasoan galdua dabillen ar koxkor ori bizi dedin. Ar txiki orren buruak ez du gutxi balio. Gizo– na bakarra da, gizona errespetatzen ez duena. Au dena erromes goazenentzat jarritako lekua degu, zoriontsu bizi gaitezen. Saritzeko nolakoa ate dauka moldatua? Munduan ez bazegoen bezela egoten zan Joan Jase begira. Dena zitzaion aundi; dena eder. Ikara– garria zala mundua, baiña bai zoragarria ere. Etzi– gula Jainkoak nolanaiko etxea eman. Baiña aurki gizonarengatik etzuen berdin pentsatuko. Eunetik larogei ta emeretzik ez dakite bizi geran bola aundi au nolakoa dan. Badirudi zeru-lurrak ez dutela neurririk. Baiña ori dena betetzen duena ere bada norbait. Arek bai ez daukala neurririk. Txango luze artan ikusten zituen berak bezela zebiltzanak itxasoan, beren tximiniko ke zerrenda aizeak urruneraiño zeramala. Arratsean, berriz, argi puntu bat, zeruko izar baten antzera. An ere joango ziran bakarren batzuk. Baiña garai arfan geienak loari emanak. Kapitana eme zebillen. An azaldu zan, bere kata– lejo ta guzi. - Beste ontziren bat ikusi al dezu? - Bai; urrun oso, eta gudako ontzia. Gu oartu gaituk, baiña bai bera ere noski. Txuxen ta abaillan guregana zetorrek. Baiña ez izutu, orrek arrapatze– ko beldurragatik. Lasai sartuko gaituk kaiera. 71

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz