BCCCAP00000000000000000001794

mende bakar-bakarrik, illunpean geratuko zan, bere barruan bederatzi gizon zeramazkiela. Gora ta zabalera neurririk ez. Azpian, berriz, ia milla metro– ka itxasoa edo ur putzua, beti ibilian. Gaua zetorren; illuna gaiñera. Eguzkia urrun geldi-geldi, ia antzik ematen etzitzaiola. ari zan beera ta beera itxasoan sartzen. Joan aiñean bere inguru guzia dizdizka jartzen zuela, sartaldean ezkutatu zan. ontziaren eskubitara. Goizean, berriz, ezkerretara azaldu zitzaien. Ez naiz batere arritzen lengo zaarrak mundua geldirik eta eguzkia zebillela esatea. Illargiaren mende geratu zan, bada, itxasoa, alako zoragarrizko itxura bat artzen zuela. Ontzia, bidea galdu gabe, bazijoan bere martxan. Goizean, berriz, sortaldetik, itxasoz azpitik igaro balitz bezela, beste aldetik azalduko zan eguzkia. Lenengo, argi txinta baten antzera itxasotik ertenda bezela, eta geldi-geldi azitzen-azitzen, zora– garrizko kolorez jantziko zuen itxasoa. Gero ta aun– diagotzen joango zan. Alako batean, itxaspetik atera balitz bezela. mutur txiki bat azalduko zitzaion lenengo, benetan argi ta dizdizlaria, urruti nonbait. Jainkoakjakingo zuen non. Atera zanean, bola gorri baten itxura artu zuen, atzo ezkero illunpean utzi zituenei agur egiñez. Jaio zan, bada, egun berria, ia neurri gabeko itxasoan illunpean zebillena argitara azalduz. Utsun ikaragarri artan puntu txiki bat; eta bere barruan, len esan deguna, bederatzi gizon adimena zutenak -oraindik geienak latan egongo ziran-, aunditasun ta edertasun guzien gaiñetik alegia, itxasoaren indarrak bere onerako batuz, berak nai zutena egiteko. ltxuraz ezer ez dan gizon orrek bazekien indar ori <lena, erreka xiorrak errotara bezela, bere onera- 70

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz