BCCCAP00000000000000000001794

Semearen salaketa J OAN Joxe, emezortzi urteko mutilla, goldean ari zan, bakarrik, itaurrekorik gabe. Alare, idiak onda ezi ta erakutsiak zeuzkalako, eta berez motel samarrak nola baidiran, etzeukan lagunaren bearrik. Naita ere, laguntzaillerik etzuan billatuko. Beren ibillera motelean, baiña seguruan, atzera– -aurrera urrats bat galdu gabe irixten ziran ertz batetik besteraiño. Aldizka "Aida, idiak!" esatea aski zuen, ixilik ez egotearren, bere betiko oitura ori zue– lako. Baiña aiek beren pausotik etzituen aterako. Mugara irixtean, "Ooo!" luze batekin gelditu erazi, goldea etzedin neurtutako arraitik pasa; eta goldearen galgari atzera egin eraziko zion, aurrean zekarren lurra ebaki ta golde muturra azalera erten zedin. Au zikiña bazetorren, ortarako zeukan atxurra– rekin garbituko zuen. Baiña aziendaren berri dakie– nak ez bein ere esku edo oiñarekin. Idiak, zerbaite– kin izututa-edo, mugitu zitezken edozein aldetara, eta goldeak arrapatu. Arraixku txarreko lana izaten da ori. Dijoazela bidean. Trabatzen bada, berdin. 7

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz