BCCCAP00000000000000000001794
berri dakienak ez dauka itxasoan galtzerik, ekaitz gaiztoren batek arrapatu ta ez badu ondatzen. Ori gabe ere, gaurko aurrerapenekin ezin litezke galdu. Antziña artan bai. Jeografiaren berri oso gutxi zekiten. Ez radar eta ez irrati, ondo gizon ausartak ziran aiek. Orduko ontzi kaskar aiekin ekaitz guziak garaituta, emendik Kanada alderaiño euskaldun arrantzaleak nola joaten ziran? Gaur ere galtzen ornen dira. Orduan etzan batere arritzekoa, an legorrik bazanik ere etzekitela. Itxas zabalera erten ziranean, etzuten legorrik ikusten. Ontziaren lau aldeetara eta azpian, ura. Gaiñean, berriz, zerua; eta inguruko muga guzia, goiak eta beak bat egiten zutela, itxita. Goian eguzkia laiñoz estalia. Lemazaiñak etzeukan, bada, ez aurre– an eta ez atzean, nora zijoan jakiteko ikusmirarik, iparra erakusten zion orratz xinple ura besterik. Egunez eguzkiarekin bazuten argia. Arratsean, ozkarbi bazegoen, illargi, baiña au ez beti, eta izarrak. Gure gaztea, bere egin bearrak betetzean, ontzi gaiñean begi-belarri arriturikjoaten zan: - Zenbateraiñokoa ote da mundu au? Badirudi urak ez daukala neurririk. Ez baita legorrik agertzen. Lizarraren azpitik ikusten zituen eguzkiaren sarrerak zoragarriak iruditzen zitzaizkion. Orain, itxasoan galdua zebillen ontan, ontziaren gaiñetik ikusten zuena agertzeko ezin zuen itzik somatu. Ontzia bazijoan bere martxan, ura ebaki ta bi aldeetara zabalduz. Bere otsa besterik etzuten entzuten. Itxasoa geldi ta paketsua baizebillen. Ikusi ere ez zeru urdiña ta ura besterik, eta atzetik jarraika zetozkioten tiburoiren batzuk, bada ez bada, ontzitik erortzen zan mokadu goxoren bat arrapatuko ote zuten. Eguzkia urrun poliki-poliki ezkutatzera zijoan. Ontzia, berriz, intxaur azal galdutakoa, uraren 69
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz