BCCCAP00000000000000000001794

Orregatik, kapitanak, bera oien antzera ibiliko bazan ere, mutilla arraixku aietatik berexteko alegi– ñak egin nai zituen. Egun batzuetan Londres geiena ikusi zuen, baiña bakarrik. Alare, etzan bein batean ere nora etzekiela geratu. Kalez kale ura ala ikusirik, euli txuriren ba– tzuk urbildu zitzaizkion. Baiña izkuntza ura ezagu– tzen etzuen aitzakitan, iges egiten zien. Bere lagu– nak, berriz, or ibiliko ziran diruak aitu arte, urrengo saria noiz jasoko it.xaroten eta madarikatzen. Illuntzerako ontzira bilduko zan, urrengo egune– an ere beste alderdi bat ikusteko asmoan. Aundia baida Londres. Ango aurrerapenekin, egun gutxitan ustu ta bete zuten ontzia. Kapitanak esan zionez, urrengo txangoa oso luzea ta ederra ornen zutela, mundu au ikustera atera zan batentzat: Ego Afrikara, eta armak zera- mazkiten. Sartu ziranean bezela, geldi-geldi atera ziran Londresko kaietik; eta, gorakoan bezela, bazeukan beerakoan ere zer ikusia. Itxas zabalera atera ta ordu batzuk igaro zituzte– nean, etzuten ura besterik ikusten inguru guzian, baiña geldi-geldia. - Nola ez ate dira auek urean galtzen? -zion berekiko mutillak. Baiña ekaitz gaizto batek eramanta ezik, etzego– en alako arraixkurik. Kapitanak eta lemazaiñak bazekiten nondik nora zijoazen. Ordurako aurrera– penak baizituzten. Ontzian zeramaten, antziña-antziñatik itxas gizonak beren txangoan zuzentzen zituen brujula edo itxas orratza, erlojuaren antzeko bat. Arek beti iparra erakusten du, eta lutelesti edo jeografiaren 68

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz