BCCCAP00000000000000000001794
Eguzkia gora igoa zan. Alare, aize ormatua zeto– rren itxas gaiñetik, txistuka, amuizak sartuz eta arpegiak ebakiz. Negua baizan, eta Inglaterra alde ori oso leku otza ornen da. Tamesis ango ibai entzunean gora sartu zan burniz zamatutako ontzia. Gure gazteak ezker– -eskubi bazeukan zeri begiratua. Ibai zabala, ur sakona ta geldia, ainbeste paurri– ketatik zetorren zikinkeria irentsiagatik garbia. Bere bazterrak, denak etxez, paurrikaz ta txara ta basoz inguratuak, Londres bera bezela. Udarako baziteken atsegin samarra izatea; baiña orduan otza zegoen. Orma ari baizuen. Polliki-polliki, baiña etenik gabe igo zuen ibaia, eta kaian sartu baiño len tutu luze batzuk jo zituen. Kaietik atera zan ontzi batek zuzendu zuen aren sarrera, ustuko zuten lekuraiño eramanez. Au arresian lotu ta langilleak ateratzerakoan, onela esan zion kapitanak Joan Joxeri: - Aske geratzen aiz, eta ik nai dekena ikusi. Alare, ez adilla emengo langilleetara bildu, ez badek ere burua galdu ta ondatua ikusi nai. Oiek, txaku– rrak bezela, betiko lekuetara ziazik. Tabakoa eros– teko ere txanponik gabe geratuko dituk, eta larru– tuko iñuteke. Baiña kapitana bakarrik nora zijoan? Aolku onak eman zizkion. Oraindik inozente samarra zan, baiña bazekien ainbeste. Beraz, mundukoak orrela zebiltzan, gizon jator– tzat zeuzkatenak gaiñera; eta bizitzeko bear-bea– rrezko diruak or txautuko zituzten. Egunetan itxasoan ibili ta kai auetakoren hatera sartzean, irabazitako diru pizarrak ordu batzuetan ondatzen zituzten, mutil zaarrak batez ere. Or kon– ponl Oiek beren buruak bakarrak galduko zituzten. 67
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz