BCCCAP00000000000000000001794
- Beste iñongo kaian sartu gabe, txuxenean. Londres munduan dan uribururik aipatu ta zaarre– netako bat dek. Ingelesak gudari gogorrak dituk. Orko itxas ontziak gaiztoenetakoak. Amaika bider oien iges ibili bearko diagu. - Ez dago gaizki. Zuk esan didazun bezela, askotan entzun det izen ori. Aundi ta aurreratuene– tako bat ornen dala. - Ortik asi bear al dek mundua ikusten? - Orain ere ez al naiz ala ari? - Ondo diok. Au dena mundua dek. Baiña Lon- dres zaarrenetakoa. Kondaira arrigarria zeukak Inglaterrak, etorkizunari begiratuta egiña. Ingelesak ortan azkarrak izan dituk. Uri aundi ortan ez dek jolaslekurik palta. Zingirak bikaiñak ere bazeuzkak. Txara ta baso ederrak berdin. Ez, zenbait lekutan bezela, karrika estuak eta etxea etxearen gaiñean; ez baratz, ez lore, dena berdintsu egiña. Gaurko aurrerapenarentzat oso aldrebesak. Karrika itxuak, jendea lasai pasiatzeko ere ia lekurik gabe. Baiña gu kontrabandistak gaituk. Olako kai ederrik ez diagu ikusiko. Askotan mendi arteketan, gordean ta ixillean egingo dizkiagu deskargarik geienak, eta gudako ontzien iges. Zanbatekoren batzuk ere sutuko zizkigutek agian. Arrapatu ezkero, berriz, ni urkamendira. Besteak ere gaizki ibiliko ituke. I ez noski. Ontzia ere kenduko ligutekek. Baiña orain arte ez gaitzitek arrapatu. - Orduan gure bizimodua zoragarria izango da, zuk diozunez. - Arraixkuen aldekoa baldin baaiz, bai. Baiña igerriko diok guda ontzi oien iges mendi zokoetan, askotan ur gutxi dagoen lekuetan sartuta, arrapa– tuko gaituzten beldurrak gaudenean. Ontzia baka– rrik utzi ta ezkutatu ere bai inguruko basoan. 66
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz