BCCCAP00000000000000000001794
Bakoitza bere lekuan: lemazain eta sukaldezaia, telegrafista eta beste gaiñerakoak. Orrela ibiltzeko, denetatik bear. Kaietik atera zanean, ontziak abiadura biziagoa artu zuen, eta asi zan urruntzen-urruntzen, eta legorra bistatik galtzen, Londres aldera. Joan Joxek bazeukan, bada, zeri begiratua, begiak ezin aserik. Mundu ura ikustera etzan, bada, atera? Kaietik atera orduko asi zitzaion urdailla naas– ten. "Nere gosaria !aster ziek itxasora" zion bereki– ko, larri zala igerri zionean, ontziaren ertz hatera urbilduz. Ori esan zueneko, an joan zan urera sabelean zeukan guzia, Baiña an zebiltzan arraien– tzat etzan gaizki etorri. Laster bildu ziran. Bai zora– menez irentsi ere. Zaarragoko mariñel batzuek ere bazebiltzan larri-larri keiñuka. Inguru aiek ikusteari utzi zion ordukoz beiñepein. Berekin zeraman naiko nekea: bota nai ta ezin. Egun batzuetan, goitikako larririk etzitzaion palta. Baiña !aster oitu zan, eta andik aurrera lego– rrean bezin lasai zijoan Joan Joxe. - Zer moduz abil? -galdetu zion kapitanak, alai txistuka ta kantari somatu zuenean. - Oso ando ta kontentu. Zuk igerritako larriak pasa zaizkit. Oraindik agian ordu gaiztoagoak eto– rriko zaizkigu. - Emen bakoitzari bere lekua emana zegok, iri bezela. Iretzako dena berdintsu joango dek. Baiña norbait gaixotzen danean, aren lanak egiteko denok esku bana luzatu bearko diagu. Ekaitzak arrapa– tzen bagaitu, berdin. - Eta lenengo txango ontan, entzun detanez, Londresa al goaz? 65
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz