BCCCAP00000000000000000001794
Bere oldozpenak izango zituen. Así zan, bai, ta laster jarriko zan. Etzuen uste besteak baiño aula– goa izango zanik. Mundu orí nolakoa zan ikusteko oraintxe izango zuen aukera. Ea lizarraren azpian egindako ame– tsak onda ateratzen zitzaizkion. Beste langilleak bi sailletan berezi ziran; eta, mutillak entzun zuenez, lanerako izan ezik, etziran egundo batera bilduko: euskaldunak elkarrekin, eta marrokiarrak berdin, ez baiziran piagarriak. Apalondoan, beren lanak bukatu ondoren, otza egon arren, alako itxaso barea zegoen eta denbora pasa, oitu bezela, maian geratu ziran musean. - Aizak: kapitanak gazte bikaiña ekarri ziguk. - Bai; baiña ando asko gordeko dik beretzat. - Poliki-poliki zabalduko dek. - Bai; baiña ernea zirudik. - Gaztea dek, ordea, ta gutxi ikusia. Baiña neka- zaria ta piakaitza. Kristau lege orí onda sartua eduki– ko dik orrek. Arrapa zak orí -zioten marrokiarrak. Euskaldunak, berriz, bada-ezbadako kristauak bat edo bi, baiña argurío zikin ura utzita, auek ere jokoan ari ziran, batean oiuka asarre, bestean adis– kide, jokoaren martxara alegia, erretirako ardua etorrí arte tximini batetik bezela kea zeríotela eta zurrutean. Ortan marrokiarrak zurragoak ziran. Gure ontzia, sabela burniz betearekin eta urean mozkor baten antzera balantzaka, martxan noiz jarriko zuten zai. Lenengo aldiz mutilla itx:asoan lo egiten zuela. Egunsentia nabarmendu zanean, tutu luze ba– tzukjo; eta erteera, jakiña, libre utzia zeukan. Labeak piztu ondoren, berriro tutu luze bat jota, ontzia geldi-geldi bazijoan kaia utzi arte. 64
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz