BCCCAP00000000000000000001794
ak dituk eta. Baiña etzakela oitura gaizto ori artu. Kristau bezela azitakoen mingaiñak garbiagoak bear ditek. Elkarrekin txakurrak bezela bizi diranak ere badituk. Gazte guria aizela ta atzetik asiko zaiz– kik. Ulertzen didak noski zertaz mintzo naizen? - Baietz uste det. - Onda ezagutu baiño len etzak iñorekin kon- fiantzarik artu. Bestela, larrutuko aute. Poliki-poliki antz emango diek nor nor diran. Lenengo egunak baliteke txarrak izatea. Goitika ariko aiz agian. Guri ere oraindik bere jipoia ematen ziguk, eta benetako larriak nabaituko dituk. Baiña gaztea aizen ezkero, bereala jarriko aiz. Eme ibili, bada, euskaldunak ez diranak ere badituk tartean ta. Erri au nai badek ikusi, joan inteke lasai. Ortarako aske-askea aiz. Olako ordurako etorri. Kapitana ontzian geratu zan, lengo ta oraingo agiri guziak zuzendu ta garbian jarri bitarte, eta biarko martxa moldatu. Ontzi ta bertako langilleen erantzunkizun guzia bere esku geratzen baitzan. Nagusi izango zuenaren aolku zuzenak entzun zituenean, errira atera zan, ango jendearen ixkanbi– lla ikustera. Baiña zalaparta gutxi nabari zan. Ordurako berandu samarra, ta otza zegoen gaiñera kaian. Ardangela ta zineak gaiñezka zeuden; ori bai. Baiña berak uste zuen baiño jende gutxiago karriketan. Kalez kale ikusi-mukusin ibili ondoren aspertu zanean, karrika uts aiek utzi ta kapitanak esanda– ko ordurako bere lekuan zegoen. Nagusiak banaka-banaka artu zituen denak, esku emanez, ongi etorrika. Etzan iñor ere palta. Esan ere bai, ontzia, burnizko mineralez zamatua, Londresko asmoan aterako zala biaramonean. Kapitana serbitu ta apari legea egin ondoren, atsedentzera joan zan. 63
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz